Gobernuaren proposamenak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena

Eraikuntza- eta eraispen-hondakinei buruzko dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa

qrcode
Hitzaurrea

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntza- eta eraispen-hondakinen araubide juridikoa ezartzen duen dekretu proiektua landu nahi du.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 133. artikuluaren 1. apartatuaren arabera (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa), lege- edo erregelamendu-proiektua edo -aurreproiektua egin baino lehen, kontsulta publiko bat egin behar da administrazio eskudunaren web atariaren bidez, bihar-etziko arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia biltzeko gai hauen gainean:

a) Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak.

b) Xedapena onartzeko premia eta egokiera.

c) Arauaren helburuak.

d) Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.

2017ko abenduaren 12ko Gobernu Kontseiluaren erabakiaren bidez onartu ziren arau mailako xedapen orokorrak aplikatzeko jarraibideak, zeinen bidez ezarri baitzen aipatutako aurretiko kontsultaren izapidea xedapen orokorra izapidetzea sustatzen duen organoak edo zuzendaritza-zentroak egin ahalko duela, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan iragarki bat jarriz.

Aurrekoa betetze aldera, eta hura egin aurretik, honen bidez gonbidatzen ditugu  Herritarrak beren iritzia eman dezaten Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko den eranskinean jasotako informazioari buruz.

#Residuos_Construcción_Demolición
Zerikusia duten berriak