Eusko Jaurlaritzak 146.8 milioi bideratuko ditu 2016ko deialdietan euskal industrien I+Grako
- Bi urtetan % 18,24ko gehikuntza metatua izan du eta lau norgehiagoka programa hauen bitartez esleituko da: Hazitek, Elkartek, Berrikertu eta Emaitek +.
- I+Gko programen arkitektura berri bat egituratu da, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen (ZTBES) berrantolaketarekin bat etortzeko, eta Euskadiko enpresa-ehunaren ikerkuntza maila goratzeko, ekonomiaren lehiakortasunaren mesedetan.
- Berehala deituko dira programa horiek eta honako alderdi hauek sarituko dituzte: espezializazioa, merkatuarekiko gertutasuna eta ikerkuntza kooperatiboa enpresen eta ZTBESko eragileen artean.
- Tapia sailburuak adierazi duenez, industriaren lehiakortasuna nazioarteko testuinguruan finkatzeko, I+Garen eskualdaketa eta kalitate teknologikoa dira erronka nagusiak.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak, Arantxa Tapiak, Ikerkuntza eta Garapen Teknologikoa babesteko eta euskal industria sendotzeko programen sorta aurkeztu du. Enpresek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko (ZTBES) eragileekin lankidetzan gauzatuko dituzten proiektu eta/edo zerbitzuak izango dira helburu hori lortzeko bitartekoak. Horiez gain, ikerketa estrategikoko ildoak eta ikertzaileen zeregina laguntzeko neurriak daude.
Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuorde Estibaliz Hernáez eta Teknologiako zuzendari Leire Bilbao zituela lagun, sailburuak azaldu du zeintzuk diren Euskadiko I+Garen erronka nagusiak eta zer testuingurutan dagoen alor hori ekainaren 23ko 109/2015 Dekretua, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeko eta eguneratzekoa, indarrean jarri ostean. Orobat gaineratu du «Euskadik herrialde-estrategia bat duela I+Garen alorrean ekonomiaren eta gizartearen lehiakortasun-erronkei erantzuteko bultzagarri gisa».
146,8 milioi euro enpresa eta industria arloko I+Grako
Euskal industria laguntzera bideratutako I+G programak, enpresen eta ZTBESeko eragileen parte-hartzearekin garatuak, gutxi barru argitaratuko dira EHAAn, lau deialdi desberdinetan: Hazitek, Elkartek, Berrikertu eta Emaitek Plus.
Lau programa horietan bilduko da industriaren I+Grako laguntza guztia, 146.850.000 euro guztira, diru-laguntza itzulezinen bitartez: hau da, iaz baino % 9 gehiago esleitu da sail horretan, eta 2014tik % 18,24 izan da gehikuntza metatua.
Ekimen horietan gehitzekoak dira Industria 4.0 proiektuetara soil-soilik bideratutako laguntza-programa espezifikoak ere: 2.211.516 euroko zenbateko gehigarria. Laguntza sortu berriak direnez, aurreikusi da etorkizunean finkatzen joango direla, Euskadiko industria-ehunaren eskariaren eta premien arabera; hala, gaur, Basque Industry 4.0 estrategiaren esparruan industria aurreratuaren joera berriei erantzuteko aurkeztutako programen osagarri da neurri sorta berri hori.
HAZITEK: enpresa industrialak buru izango dituzten proiektuen garapena
Hazitek programa berriak Etorgai, Gaitek eta NET programa ohiak ordezkatuko ditu eta, 68 milioi euroko guztizko zenbatekoan, enpresei bideratutako bi laguntza-lerro hartzen ditu barruan:
a) Lehiazko proiektuak. Lehiazko I+G proiektuak, produktu berrien garapena –produktu originalak, eskurakoak baino hobeak, merkatuaren eskariei erantzuteko– eta oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresa berrien abiaraztea sustatzeko. Ildo honetan 38 milioi euro bideratu dira.
Proiektuek I+G jarduera maila altua izan behar dute, eta ezagutza zientifiko eta teknologiko handia bildu. Aintzat hartuko da enpresan zientzia eta teknologiako kualifikazio handia duten langileen parte-hartzea.
b) Proiektu estrategikoak. Bigarren laguntza-lerro bat da, 30 milioi euroko zenbatekoan, ZTBP2020an jasotako espezializazio-esparruetako I+G proiektu estrategikoak garatzeko, dela lankidetzan, dela bakarka.
Lerro hau enpresek beren helburuak lortzeko baino gehiagorako balioko du: planteatutako berrikuntzak orobat trakzio-efektua eragingo du euskal ekonomiaren gain, eta, horrenbestez, nazioartekotzen lagunduko du.
Bi kasuotan, enpresa eta eragile arteko lankidetza sustatuko da eta onuradunek gutxieneko inbertsio bat egin dezatela eskatuko: 100.000 euro lehiazko proiektuen kasuan eta 4 milioi euro proiektu estrategikoen kasuan, heldutasun teknologikoko maila altua lortzeko asmoz: hain zuzen, TRL3aren baliokidea industria-ikerkuntzan eta TRL6aren baliokidea Garapen Esperimentaleko jardueretan.
Orain arteko Gaitek eta Etorgai programei esker (Hazitek laguntza-lerro berriaren baliokideak), 2014an 825 proiektu sustatu ziren, 957 enpresaren parte-hartzearekin, eta 273,1 milioi euroko inbertsioa sustatu zen guztira, Eusko Jaurlaritzak 62,5 milioiko ekarpena eginik.
ELKARTEK: ikerkuntza kooperatiboa alor estrategikoetan
Elkartek programak, 24 milioi euroko deialdi baten bitartez, ZTBESko eragileek (zentro teknologikoak, IKZk, Enpresako I+G Unitateak, etab.) lankidetzan garatutako oinarrizko eta industria arloko ikerkuntza sustatuko du. Hiru motakoa izan daitezke:
a) Oinarrizko ikerkuntzako lankidetza-proiektuak Helburua da RIS3aren espezializazio-eremuetako ezagutzak gehitzea. Diruz lagunduko diren proiektuek 150.000 euroko gutxieneko aurrekontua aurkeztu behar dute.
b) Industriarako potentzial handiko ikerkuntza-proiektuak ZTBESeko trakzio- eta merkaturatze-indar handiko Enpresako I+G Unitateak izango dira proiektuburu eta 500.000 euroko gutxieneko inbertsioa izango dute.
Industriarako potentzial handiko ikerkuntza-proiektuetarako diru-laguntzen eragin sustagarria bermatzeko, deialdiko data ostean abiaraziko diren proiektuak soilik izango dira onuradun.
c) Interes bereziko ekintza osagarriak Eskaera-Eskaintza bitarteko agenteek eta Zientzia, Teknologia eta berrikuntza hedatzeko agenteek garatuko dituzte: adibidez, azterketak eta zaintza teknologikoa egitea, lankidetzaren mesederako jarduerak gauzatzea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako estrategiari buruzko jardunaldiak jendarteratzea edo I+G+Ba nazioartekotzeko jardueretan parte-hartzea sustatzea.
EMAITEK PLUS: Zentro Teknologikoen eta IKZen sistema indartzea
Emaitek Plus programa, 52,6 milioi euroko deialdi batekin, zentro teknologikoak eta ikerketa kooperatiboko zentroak (IKZ) finantzatzeko tresna da. Horretarako, haien jardunaren emaitzak ebaluatzen dira, emaitzei begirako zentro eredu berriari jarraikiz eta zentro bakoitzaren jarduera-planei erreparatuz.
Helburua zera da: zentro teknologikoen eta IKZen kalitatea indartzea, halako moduz non haien jardunak enpresa-ehunaren azken emaitzetan eragingo baitu.
Erakunde bakoitzaren urteroko ebaluazioa egingo da, urtetik urtera lortu nahi diren adierazle eta helburuak ezartzen dituen Aginte Taula bati jarraikiz eta halaxe zehaztuko da zentro bakoitzari dagokion kopurua, betetze-mailaren eta zentroaren tamainaren arabera.
Berrogei adierazletik gora hartzen dira aintzat; besteak beste, bereziki aipagarriak dira I+Gko jardueraren mixa, sortutako enplegua, lortutako nazioarteko finantziazioa, argitalpen zientifikoak, erregistratutako patenteak eta parte hartutako nazioarteko proiektuak.
Deialdian eskatutako helburuen betetze-mailaren arabera emango dira puntuak, eta horrela esleituko da Emaitek Plus programako diru-laguntzaren zenbateko zehatza.
Nolanahi ere, hauek izango dira gehieneko diru-laguntzak: I+Gko ustiapenaren diru-sarreren % 27,5 zentro teknologikoetan, eta % 55 IKZetan.
BERRIKERTU: giza kapital ikertzailearen hobekuntza
Berrikertuk 2,2 milioi euroko diru-laguntza emango du enpresetan eta Zientzia, Teknologia eta berrikuntza euskal Sarean ikerlariak kontratatzeko eta horien lehiakortasuna hobetzera lagunduko dituzten teknologikoki maila altua duten lan taldeak sortu daitezen.
ZTBESko eragileen tipologia guztietan betekizun da doktore titulua duen pertsona kopuru jakin bat izatea eta, hala, programak ZTBEP berari erantzuten dio. Izan ere, enpresetara ikertzaileak ekartzearen aldeko apustua egiten du plan horrek, bai eta pertsonal kalifikatuaren bitartez ezagutzak eskualdatzearen eta zientzia eta teknologiaren esparruan genero arteko aldea gutxitzearen alde ere.
2014ko DEIALDIAK |
2015eko DEIALDIAK |
DEIALDIAK |
2016. PROIEKTUA |
||
EMAITEK |
28.000.000 |
EMAITEK+ |
50.142.850 |
EMAITEK+ |
52.650.000 |
IKZ |
8.250.000 |
(Emaitek+IKZk) |
|
(Emaitek+IKZk) |
|
SAIOTEK |
- |
ELKARTEK |
20.100.000 |
ELKARTEK |
24.000.000 |
ETORTEK |
18.000.000 |
(Etortek+Saiotek) |
|
(Etortek+Saiotek) |
|
ETORGAI |
29.000.000 |
ETORGAI |
28.000.000 |
HAZITEK |
68.000.000 |
GAITEK |
36.365.716 |
GAITEK (+NETS) |
34.500.000 |
ETORGAI |
|
NETS |
3.785.714 |
NETS |
- |
GAITEK (+NETS) |
|
IKERTU |
800.000 |
BERRIKERTU |
2.000.000 |
BERRIKERTU |
2.200.000 |
GUZTIRA |
124.201.430 |
GUZTIRA |
134.742.850 |
GUZTIRA |
146.850.000 |
GEHIKUNTZA |
% 8,49 |
GEHIKUNTZA |
% 8,99 |
||
GEHIKUNTZA METATUA |
% 18,24 |
Zehaztuta I+G arloko herrialde-estrategia, Euskadiko lehiakortasunaren bultzagarri gisa
Euskal erakundeek ikerkuntzaren eta berrikuntzaren aldeko apustu tinkoa egin dute denboraren joanean, beti enpresen hobekuntza lehiakorrari eta ongizate ekonomikoaren eta sozialaren sorkuntzari laguntzeko ikuspegiarekin.
2013ko martxoan, nazioarteko hainbat adituren txosten batek Zientzia eta Teknologiaren Sistema hobetzeko neurri jakin batzuk hartzera hertsatzen zuen Euskadi. Sistema bera aintzat eta baliozkotzat hartuta ere, hobegarritzat jotzen zuen. Bada, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak gaurko egunean heldu die eta burutu ditu hobekuntza horiek.
Egokitze-prozesu etengabe hori honako hauen zehaztapenean eta abiaraztean hezurmamitu da: Euskadiko espezializazio adimendunaren estrategia (RIS3), Europatik bultzatua; Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako 2020ko Euskal Planarena, non jaso baita Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea berrantolatzeko prozesua, bikaintasun, espezializazio eta merkatuarekiko gertutasunaren ardatzen gainean oinarritua eta 109/2015 Dekretuan, ekainaren 23koan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen osaera arautzeko eta eguneratzekoan, taxutua.
Era berean, aintzat hartu dira, bai Europako Horizontea 2020 esparru-programaren abiaraztea, bai Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak enpresako I+Gari laguntzeko lehenagoko programen kudeaketa, ebaluaketa eta jarraipenean azken urteetan hartutako eskarmentua.
Azken hamarkadan suertatutako aldaketak direla eta, berriz formulatu behar izan da I+G babesteko programa multzoa, eta arkitektura berria ezarri zaie. Jarduteko gidalerro nagusiak honela laburbildu daitezke: espezializazio handiagoa, eragile eta enpresen arteko lankidetza handiagoa, merkatu-ikuspegi handiagoa eta giza kapital ikertzailearen errekonozimendua.
Sistema guztiaren berregokitzapenaren bilakaerari dagokionez, Arantxa Tapia sailburuak zera azpimarratu du: «gaur egun sistema ordenatua dugu: eragile bakoitzak eginkizun jakin eta aitortu bat du eta bada zentro teknologikoek, enpresa ikerkuntzako eta lankidetzako zentroek, IKZek eta enpresa- eta industria-ehunak partekatutako herrialde-estrategia bat halaber, non guztiak baitira parte.
I+G estrategiaren erronkak 2016tik aurrera
Estrategia argiro zehazturik eta laguntza-programak estrategia horretara bideraturik, hauek dira hemendik aurrerako erronkak, Arantxa Tapiak adierazi moduan: enpresa-ehunari ezagutzak denbora eta modu eraginkorrean bideratzea, gero eta heldutasun teknologiko handiagoarekin, lehiakortasuna –hala enpresa bakoitzarena nola sistema osoarena–, finkatu eta nazioarteko testuinguruan posizionatu dadin, halako moduz, non ekonomia osoaren emaitzak euskal gizartearen ongizate-sistemarako eta berori hobetzeko lagungarri izango baitira.
-
2016-02-22
Comentario de Twitter:
El Gobierno Vasco destinará 146.8 millones para la I+D de la industria vasca ➡ https://t.co/qt00RrI6gO. https://t.co/FUCRWs7rUz -
2016-01-18
Comentario de Twitter:
RT @ihobEJGV: El Gobierno Vasco destinará 146.8 millones para la I+D de la industria vasca https://t.co/M1RHoWKgDq -
2016-01-17
Comentario de Twitter:
RT @arantxa_tapia: [TECNOLOGÍA INNOVACIÓN] #euskadi presentación programas de I+D 2016 programen aurkezpena ➡ https://t.co/Jzp4CKQfzj https… -
2016-01-17
Comentario de Twitter:
RT @arantxa_tapia: [TECNOLOGÍA INNOVACIÓN] #euskadi presentación programas de I+D 2016 programen aurkezpena ➡ https://t.co/Jzp4CKQfzj https… -
2016-01-13
Comentario de Twitter:
RT @ihobEJGV: El Gobierno Vasco destinará 146.8 millones para la I+D de la industria vasca https://t.co/M1RHoWKgDq -
2016-01-13
Comentario de Twitter:
El Gobierno Vasco destinará 146.8 millones para la I+D de la industria vasca https://t.co/M1RHoWKgDq -
2016-01-13
Comentario de Twitter:
El Gobierno Vasco destinará 146.8 millones para la I+D de la industria vasca https://t.co/Gnk4hGOhJ3 -
2016-01-12
Comentario de Twitter:
RT @arantxa_tapia: [TECNOLOGÍA INNOVACIÓN] #euskadi presentación programas de I+D 2016 programen aurkezpena ➡ https://t.co/Jzp4CKQfzj https… -
2016-01-12
Comentario de Twitter:
Presentación programas de I+D 2016 programen aurkezpena! 146.8 millones para la I+D https://t.co/5xZcqcGhwN -
2016-01-12
Comentario de Twitter:
Aquí podéis ver la presentación de los programas de I+D 2016 programen aurkezpena ikusi dezakezue hemen @Gob_eus https://t.co/8NhMGS2Kpv -
2016-01-11
Comentario de Twitter:
RT @arantxa_tapia: [TECNOLOGÍA INNOVACIÓN] #euskadi presentación programas de I+D 2016 programen aurkezpena ➡ https://t.co/Jzp4CKQfzj https… -
2016-01-11
Comentario de Twitter:
El Gobierno Vasco destinará 146.8 millones para la I+D de la industria vasca en convocatorias de 2016 https://t.co/21lbiopo14 -
2016-01-11
Comentario de Twitter:
RT @arantxa_tapia: [TECNOLOGÍA INNOVACIÓN] #euskadi presentación programas de I+D 2016 programen aurkezpena ➡ https://t.co/Jzp4CKQfzj https… -
2016-01-11
Comentario de Twitter:
RT @arantxa_tapia: [TECNOLOGÍA INNOVACIÓN] #euskadi presentación programas de I+D 2016 programen aurkezpena ➡ https://t.co/Jzp4CKQfzj https… -
2016-01-11
Comentario de Twitter:
RT @arantxa_tapia: [TECNOLOGÍA INNOVACIÓN] #euskadi presentación programas de I+D 2016 programen aurkezpena ➡ https://t.co/Jzp4CKQfzj https… -
2016-01-11
Comentario de Twitter:
El Gobierno Vasco destinará 146'8 millones para el #I+D de la industria vasca para las convocatoria de 2016. -
2016-01-11
Comentario de Twitter:
@Irekia @Gob_eus destinará 146.8 millones para I+D de la industria vasca en 2016 https://t.co/sNBFpm5vKN -
2016-01-11
Comentario de Twitter:
[TECNOLOGÍA INNOVACIÓN] Vamos a destinar 146.8 millones para la I+D de la industria vasca en convocatorias de 2016 ➡ https://t.co/qY4ziucQtQ -
2016-01-11
Comentario de Twitter:
[TECNOLOGÍA INNOVACIÓN] #euskadi presentación programas de I+D 2016 programen aurkezpena ➡ https://t.co/Jzp4CKQfzj https://t.co/ffQgjUmlC4 -
2016-01-11
Comentario de Twitter:
El Gobierno Vasco destinará 146.8 millones para la I+D de la industria vasca en convocatorias de 2016 https://t.co/CasU2pHb1X -
2016-01-11
Comentario de Twitter:
Eusko Jaurlaritzak 146.8 milioi bideratuko ditu 2016ko deialdietan euskal industrien I+Grako https://t.co/OxnWpwuaiH -
2016-01-11
Comentario de Twitter:
RT @arantxa_tapia: [TECNOLOGÍA INNOVACIÓN] #euskadi presentación programas de I+D 2016 programen aurkezpena ➡ https://t.co/Jzp4CKQfzj https…