(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluko berriak

2023-02-21

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua  aste honetan bildu da
eta erabaki batzuk hartu ditu.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak
eta Josu Erkoreka Segurtasuneko sailburuak
hartu dituzten erabakiak azaldu dituzte.

 

Suteen prebentzio eta itzalketako eta salbamenduko zerbitzuen Lege Proiektua

 

Eusko Jaurlaritzak onartu du Suteen prebentzio eta itzalketako
eta salbamenduko zerbitzuen Lege Proiektua.
Lege honek arautuko du larrialdiei aurre egiteko
eta babes zibileko sistemako zerbitzua

Zerbitzu honek lan egiten du
arrisku handiko egoeretan edo hondamendietan
pertsonak, ondasunak edo ingurumena babesteko.

 

Gainera, legeak neurri zehatzak izango ditu
zerbitzu honen plantilletan emakume gehiago egon daitezen,
Euskadiko Poliziarenean eta Ertzaintzarenean bezala.

 

Laguntzak 3 urtetik beherako seme-alabak dituzten familientzat

 

Eusko Jaurlaritzak onartu du 110 milioi euro ematea
3 urtetik beherako seme-alabak dituzten familientzako laguntzetan.
Familiek 200 euro jasoko dituzte hilean
3 urtetik beherako seme-alaba bakoitzeko,
hau da, 2.400 euro urtean.

 

Laguntza horiekin, Eusko Jaurlaritzak familiei lagundu nahi die
seme-alabak hazten eta mantentzen,
horrela nahi duten seme-alabak izan ditzaten.

 

Martxoaren 1etik aurrera eskatu ahal izango da
eta 65.000 pertsona baino gehiagok eskatu ahal izango dute.
Interesa duten pertsonek honako hauek egin ditzakete:

 

Eusko Jaurlaritzak 60 pertsona baino gehiago
kontratatu ditu eskaerei eta zalantzei erantzuteko.

 

Laguntza hori ere eska dezakete
beste laguntza hauek jasotzen dituzten familiek:

  • haurtzaindegi zerbitzua doan (Haurreskolak)
  • kontziliaziorako laguntzak
  • zerga-kenkariak, hau da,
    zerga gutxiago ordaintzea.

 

Kale, taberna eta diskoteketako gaueko segurtasuna

 

Azkenaldian gehiagotu egin dira arma zuriz (labanak)
eta bestelako objektu arriskutsuz egindako erasoak.
Eraso horiek gauez gertatzen ari dira kalean,
tabernetan eta diskoteketan.

 

Eusko Jaurlaritzak erabaki du taberna edo diskoteka bakoitza
eta horien inguruak aztertzea banan-banan.
Hori horrela egingo da leku bakoitzak
egoera desberdinak dituelako,
horrela leku bakoitzean dauden arazoei
hobeto erantzun ahal izateko.
Gainera, arazo horiek ez dituzten lekuek
orain arte bezala funtzionatzea nahi da.

 

Horretarako, Eusko Jaurlaritza harremanetan dago
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako
ostalaritza-sektoreko arduradunekin.

 

Gauza horiek guztiak arma zurien
eta objektu arriskutsuen erabiltzearen aurkako
Ekintza Planaren barruan egingo dira,
Ertzaintzarekin eta Euskadiko udaltzaingoekin batera.

 

Bilboko Telefonicaren eraikina erostea

 

Eusko Jaurlaritzak kreditu bat onartu du
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak
Telefonicaren Bilboko eraikina eros dezan.
Eraikinak 15 milioi euro inguru balio du.

 

Sail honek eraikin horretan sortu nahi du
Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen egoitza.
Horrela, Institutuak eraikin berean izango ditu zerbitzu guztiak:

  • laborategiak eta bulegoak
  • Auzitegiko Medikuntza Klinika
  • Balorazio Integraleko Auzitegiko Medikuntza Unitatea.

 

Kulturako programa eta jardueretarako laguntzak

 

Eusko Jaurlaritzak onartu du 825 mila euro ematea
2023an zehar antzerkia, dantza eta zirkoa bultzatzeko laguntzetan.
Laguntza horiek balioko dute gai horiek
aurkezteko eta sustatzeko programak
eta prestakuntza jarduerak egiteko.

 

Laguntza horiei esker, pasa den 2022an
155 proiektu egin ziren jada.

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan