Enplegu Zuzendaritzak honako zeregin hauek ditu, Lan eta Enplegu Sailaren jarraibide orokorrak eta Enplegu eta Gizarteratze Sailburuordetzaren jarraibide propioak kontuan hartuz:
• Enpleguaren eta inklusioaren arloko proposamenak eta lege-garapenak
• Politiken, plan estrategikoen eta jarduera-planen plangintza
• Lan-merkatuaren azterketa, enplegu- eta inklusio-premiei aurrea hartzeko proposamenak zehazteko
• Ikerketa eta esperimentazioa, esku hartzeko estrategia, metodologia eta tresna berriak berritzeko
• Lanbiderekin koordinatzea eta lankidetzan aritzea, enplegu-politika aktiboen eta diru-sarrerak bermatzeko politiken erakunde betearazlea den aldetik
• Inklusioaren arloko jarduerak sustatzea eta garatzea eskumena duten eragile eta erakundeekin, dimentsio anitzeko eta baterako partaidetzako ikuspegi batetik
• Eta, zeharka, Europako Gizarte Funtsetik eta enpleguarekin eta gizarte-kohesioarekin zerikusia duten Europako beste funts batzuetatik datozen laguntzak planifikatzen, kudeatzen, kontrolatzen eta ebaluatzen ditu.