Zer eskatzen diozu 2025ari?
Berriak Ekonomia eta Ogasuna
qrcode

Azpiazuk honako hau esan du: “urtarrilaren 1ean aurrekontu ona eta abian izango dugu”

2023-11-30

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren ustez, urte berriaren hasierak “aurrekontu ona eta abian” izango du. Kontu publikoek, haren ustez, “kaudimenez betetzen dituzte herri honen beharrak, eta Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak dira, hala nola: etxebizitza, osasuna, hezkuntza, DSBEa, garapen ekonomikoa, gazteak, familiak, kultura eta abar”.


Gaur goizean irrati horretako “Onda Vasca con Txema Gutiérrez” saioan Txema Gutierrezekin egindako elkarrizketa batean, Azpiazuk hau adierazi du: “oposizioaren osoko zuzenketa espero izatekoa zen, lehen bileratik zetorrela ikusten zen baitzen. Hauteskunde aurreko giroak dena markatu du. Oposizioak zenbateko handiak eta aurrekontuz kanpokoak proposatu ditu”.


Azpiazuk argitu duenez, oposizioarekin izandako elkarrizketek ez zuten jarraitu lehen bilera-txandatik haratago, “haiekiko eta herritarrekiko zintzotasunagatik. Hala ere, aurkeztuko diren zuzenketa partzialak aztertuko ditugu”.


Elkarrizketa horretan, EAJ-PNVk Iñigo Urkullu datorren urteko hauteskunde autonomikoetan lehendakarigai ez aurkezteko iragarri duen erabakiaz galdetu diote Azpiazuri: “Esan dezakedana da Iñigo Urkullu lehendakari bikaina izan dela herrialde honentzat. Konfiantza osoz lan egin dut berarekin 8 urte hauetan. Egoera izugarri konplexuei aurre egin die. Bi legegintzaldi hauetako gobernu-balantze bikaina egin dezaket: Ekonomia Ituna, Kupoa, bonu jasangarriak, inbertsio-planak…”.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak balizko zerga-berrikuspenari buruz ere hitz egin du, eta adierazi du konpromisoa dagoela abendua baino lehen egindako aldaketen balorazioa egiteko. “Horri esker, etorkizuneko zerga-aldaketei aurre egiteko oinarri bat izango dugu. Fiskalitateak garapen ekonomikoa erraztu behar du, eta politika publikoei ekiteko beharrak bete behar ditu, ekitatearen, progresibitatearen eta efizientziaren printzipioak kontuan hartuta”.

Egoera ekonomikoari dagokionez, hau azpimarratu du: “atzeraldi ekonomikoa ez dago planteatuta”; eta hau nabarmendu du: “Euskadik hazkunde handia du. Gure hazkunde potentziala % 1,8koa da, eta 2024rako % 2,1eko aurreikuspena dugu”.

Testuinguru horretan, Euskadiko langabezia-tasak murrizteko garian lortutako bilakaera nabarmendu du: “Legegintzaldiko gure helburua % 10etik behera egotea zen, eta % 7tik beherako tasa batekin amaituko dugu”.

Inflazioak, bere ustez, maila orokorreko ekonomien eztabaidagai nagusia izaten jarraitzen du: “Kosta egiten da jaistea, EBZren eta Amerikako Erreserba Federalaren diru-politika bakarrik erabiltzen ari direlako. Atzoko datua positiboa da. 3,2an gaude eta azpikoa ere jaisten ari da. Albiste ona da”.

Beste foro batzuetan egindako adierazpenei eta Europako funtsei buruz galdetuta, Azpiazuk deitoratu du “oso gutxi” iristen ari direla. Errealitate hori ez da oztopo “baliabide horiek Euskadira, ETE-etara eta enpresetara iristea aldarrikatzen jarraitzeko. Buru-belarri ari gara lanean ministerioekin, Confebaskekin, Hirugarren Sektorearekin… eta ildo horretatik jarraituko dugu. Diru asko geratzen da banatzeko proiektu estrategikoetatik, eta eskualdeko ESEPEaren figura planteatu dugu. Europako baliabideak Euskadira herrialdearen mesederako iristea nahi dugu”.

Finantza-erakundeek bezeroen gordailuak ordaintzea izan da elkarrizketa horretan jorratutako beste gaietako bat, eta balantzea laua izan da gehienbat: “Oraingoz ez dirudi finantza-erakundeak horretan ari direnik. Gobernu gisa ezin dugu esku hartu, baina konbentzitzen saiatzen gara”.

Azkenik, Azpiazuk Gizarte Segurantzaren araubide ekonomikoaren transferentzia aipatu du: “Konpromiso bat da, eta gure Estatutuan dago duela 40 urtetik”. Elma Saiz, zorro horretako ministro berria, nafarra da eta sistema ezagutzen du. Argitu behar da kutxa bakarra ez dela hausten. Transferentziak ez dakar ahalmen arauemailerik. Legeria bera da, baina baliabide horiek Euskaditik kudeatuko ditugu”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)