Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua Eusko Ganberekin bildu da
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Eusko Ganberek bilera egin dute Sailak 2023an txikizkako merkataritzari laguntzeko garatu dituen programen emaitzak baloratzeko. Programa horiek Merkataritza Ganberekin lankidetzan garatu dira.
Bileran parte hartu dute Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok, Turismo eta Merkataritzako sailburuorde Jesús María García de Cosek, Merkataritzako zuzendari Elena Morenok, Turismo eta Ostalaritzako zuzendari Aroa Jiletek, Euskadiko ganberetako hiru presidente Mauricio Arregik, Gipuzkoako Ganberako presidente José Ignacio Zudairek, Bilboko Ganberako presidente José Ignacio Zudairek eta Arabako Ganberako presidente Gregorio Rojok, beren zuzendari eta idazkari nagusiekin batera.
2023an, hiriko merkataritza-jarduerarekin lotutako merkataritza-enpresei eta zerbitzu-enpresei laguntzeko programak honako ekintza hauen artean banatu dira:
eus-COMMERCE, hiriko merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuen eta merkataritzaren sektorearen eraldaketa digitala sustatzea helburu duena.
Retaileko Euskal Eskola. Hiriko merkataritza-jarduerarekin lotutako merkataritza-enpresen eta zerbitzu-enpresen lehiakortasuna hobetzea du helburu, formatu berritzaile eta malguak dituzten prestakuntza-ekintzen bidez.
Enfokamer, Merkataritzaren Euskal Behatokia, sektoreari informazioa emateko, haren hobekuntzari, bilakaerari eta erabakiak hartzeari begira.
Berriz Enpresa, merkataritza eta ostalaritzarako enpresa-transmisioko programa.
Eta Euskal Herriko Merkatari Elkarteen Errolda eguneratzea.
Gainera, laugarren aldiz, Euskadi Bono Denda programa kudeatu da, hiriko merkataritza-jarduerarekin lotutako merkataritza-enpresetan eta zerbitzu-enpresetan kontsumoa sustatzen duena. Euskadi Bono Dendak 27 milioi euro jarri ditu bere 4 edizioetan, eta horietatik 5 azken deialdiari dagozkio; izan ere, 5.200 saltoki baino gehiagoko atxikimendu-markak hautsi ditu. Azaroaren 8tik abenduaren 5era arte dago indarrean, eta dagoeneko 445.500 bonu kontsumitu dira zirkulazioan jarritako 500.000 bonuetatik.
-
2023-11-24
Comentario de Twitter:
🤝Encuentro con #EuskoGanberak para evaluar éxitos de los programas de apoyo al comercio minorista en 2023:
@EscuelaRetail
@BerrizEnpresa
@eusCOMMERCE
@Enfokamer y #EuskadiBonoDenda
Colaboración sólida que impulsa competitividad y eficiencia en el sector https://t.co/QDj8tJpW8v https://t.co/e8K9RtBONt