Zer eskatzen diozu 2025ari?
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

3.500 pertsonak baino gehiagok jada badute familia ugari digitalaren agiria, nik patrika digitala aplikazioan deskargatu ondoren

2023-11-22

 

  • Txartel fisikoa baino aukera seguruagoa da; izan ere, mugikorra galduz gero, egiaztapen bat behar da pertsonaren datuetara sartzeko

Vitoria-Gasteiz, 2023/11/22

NIK Patrika Digitala mugikorrerako aplikazioak aukera ematen du identifikazio-txartelak telefono mugikorretik EAEko administrazioetan edo zerbitzu publikoetan aurkezteko eta kokatzeko; halaber, aukera ematen du gauza bera egiteko Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailak ematen duen familia ugariaren agiriarekin. Berritasuna da. Orain arte, 3.500 pertsonak baino gehiagok deskargatu dute app honen bidez familia ugaria direla egiaztatzen duen dokumentua.

Euskadin, Familia Ugariaren Titulua (Foru Aldundiak emandakoa) duten familietan, 5 urtetik gorako kideek eskubidea dute Eusko Jaurlaritzak emandako familia ugariaren agiri edo txartel bana izateko. Agiri hau Tituluaren ordez erabil daiteke Euskadin. Titularrak bakarrik eta banaka erabil dezakeen agiri bat da, besterenezina, eta Euskal Autonomia Erkidegoan balio duena.

Besteak beste, hauek dira familia ugariaren txartelak eskaintzen dituen onura eta abantailetako batzuk:

  • Sarrera doan Estatuaren jabetzako museo batzuetan.
  • Bonu sozial elektrikoa eta termikoa.
  • PFEZ tasa.
  • % 30eko deskontua hiru lurralde historikoetako foru-aldundiek antolatutako udalekuen prezioan.
  • Etapa hauetan (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Erdi Mailako Lanbide Heziketa eta Goi Mailako Lanbide Heziketa) irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publiko eta itunpeko pribatuetan onartzeko garaian puntuazio gehigarria dute.
  • NANa eta pasaportea ordaindu beharrik gabe, doan.
  • Hobaria Ondasun Higiezinen gaineko Zergan.
  • % 50eko deskontua ibilgailu automobilen matrikulazio-zergan.
  • Salbuespenak eta hobariak udal-zerga eta -tasetan.
  • Hiriarteko garraioa – deskontuak BAT, BARIK eta MUGI txarteletan.
  • Aireko garraioa, deskontuak Iberia – Vueling konpainietan.
  • Trenbideko/errepideko garraioa – deskontuak AVE, Ibilbide luzea, Avant, Ibilbide ertaina, Renfe aldiriak trenetan, FEVE, La Union eta Burundesa konpainietan.

Familia ugaritzat honela osatutakoak jotzen dira:

  • Guraso bat edo bi, eta hiru seme-alaba edo gehiago, komunak izan edo ez. Tituluan bi gurasoak sartuko dira bakarrik ezkontzako edo erregistratutako izatezko bikoteen kasuan, bestelako kasuetan bietako bat bakarrik.
  • Guraso bat edo bi, eta bi seme-alaba, komunak izan edo ez, betiere gutxienez horietako batek desgaitasuna badu (% 33koa edo handiagoa) edo lanerako ezintasuna badu. Tituluan bi gurasoak sartuko dira bakarril ezkontzako edo erregistratutako izatezko bikoteen kasuan, bestelako kasuetan bietako bat bakarrik.
  • Bi guraso, biak desgaituak direnean (% 33 edo gehiago), edo, gutxienez, horietako batek % 65eko desgaitasuna edo handiagoa duenean, edo lanerako ezintasuna dutenean, bi seme-alaba badituzte, komunak izan edo ez.
  • Aita edo ama banandua edo dibortziatua, eta hiru seme-alaba edo gehiago, komunak izan edo ez, baldin eta aita horren edo ama horren mende badaude ekonomikoki; nahiz eta familia unitate desberdinetan egon eta ez bizi ezkontza-egoitzan
  • Aita bat edo ama bat, bi seme-alaba dituena, baldin eta beste gurasoa hilik badago
  • Tutoretzapean, zaintzapean edo babespean dauden eta aitaren eta amaren aldetik umezurtzak diren bi anai-arreba edo gehiago, tutorearekin, zaintzailearekin edo babeslearekin bizi badira, baina ez badira haren kontura bizi.
  • Aitaren eta amaren aldetik umezurtzak diren hiru anai-arreba edo gehiago, 18 urtetik gorakoak, edo bi, haietako batek desgaitasuna badu, elkarrekin bizi badira eta euren artean menpekotasun ekonomikoa badute

NIK

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak garatutako tresna digital honek txartel edo agiri guztiak mugikorrean eramatea eta, beraz, edozein unetan eskura izatea ahalbidetzen du. Gainera, zerbitzuak erabiltzeko, behin deskargatuta, ez da beharrezkoa gailua Internetera konektatuta egotea; izan ere, aplikazioaren lehen konfiguraziorako konektatuta egotea baino ez da behar.

NIK Patrika Digitalak, mugikorraren bidez, herritarren eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen artean informazioa modu seguruan trukatzeko soluzio bat eskaintzen du. Txartel fisikoa baino aukera seguruagoa da; mugikorra galduz gero, egiaztapen bat behar baita pertsonaren datuetara sartzeko. Aplikazio digital honi esker, herritarrek telefono mugikorraren bidez eskuratu ahal izango dituzte OTI txartela, irakasle-txartela, Gazte Txartela, liburutegi publikoetarako txartela edo udal-kiroldegietarako txartela bezalako egiaztagiriak.

3 iruzkin
  • Argazkia aramburu
    2023-11-24

    Pregunta sobre Nik patrika
    En la aplicación existen las siguientes pestañas

    1- Leer un código de barras. Qué usos tiene.
    2- Mensajes Para qué sirve, pues enviar no podemos efectuar.

    Gracias anticipadas por la respuesta.

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2023-11-22

    Comentario de Twitter:
    ⬆️ 3.500 pertsonak baino gehiagok jada badute #familiaugari digitalaren agiria, nik patrika digitala aplikazioan deskargatu ondoren.

    👉 https://t.co/cZ3oKohIpU

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2023-11-22

    Comentario de Twitter:
    ⬆️ Más de 3.500 personas cuentan ya con un carné digital de #familianumerosa gracias a su descarga en la aplicación #nikpatrikadigitala
    👉https://t.co/7XFRg5YUUH

    #carnetdigital #agiridigitala https://t.co/s6JcqI5iS1

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan