Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

Grebaren parte-hartzea Administrazio Orokorrean % 12,03koa, Hezkuntzan % 41,4koa eta Osasunean % 5,9koa izan da

2023-10-25
  • Eusko Jaurlaritzako Lan Harremanen zuzendariak sindikatu deitzaileei eskatu die jarrera maximalistak alde batera uzteko eta negoziazioaren bidean jarraitzeko

Jon Agirre Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu saileko Lan Harremanen zuzendariak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sektoreek greban izan duten parte-hartzeari buruzko datuak eman ditu gaur, eta deialdia egin duten sindikatuei sektore eta foro irekietan negoziazioaren bidean jarraitzeko eskatu die.

Agirrek Administrazio Orokorreko, Hezkuntzako, Osasuneko eta Segurtasuneko grebaren jarraipena izan du hizpide. Eguerdiko hamabi eta erdiak arteko datuekin, honako hau izan da parte-hartzea lau eremu horietan:

  • Administrazio Orokorra: % 12,03

Gainerako sektoreetan, sail bakoitzak emandako datuen arabera:

  • Hezkuntza: % 41,4
  • Osasuna: % 5,9
  • Segurtasuna: % 3,42 (Lan-kontratuko langileak)

Datu horiek ez dira behin betikoak, eta baliteke aldaketaren bat izatea grebak arratsaldeko taldeetan duen eraginaren arabera.

Eusko Jaurlaritzako Lan Harremanen arduradunak deialdia egin duten sindikatuei eskatu die "jarrera maximalistak alde batera uzteko eta Mahai Orokorrean eta mahai sektorialetan negoziatzeko aukerak agortzeko, Eusko Jaurlaritzak eskumenak dituen gai guztietan". Gogorarazi duenez, "negoziazio-foro guztiak irekita daude, eta duela gutxi mahai orokorrak eta mahaiak egin dira sektore bakoitzean, eta deialdi berriak aurreikusten dira laster”.

Ildo horretan, berretsi du Eusko Jaurlaritzaren negoziatzeko borondatea erabatekoa dela, eta adibide gisa azpimarratu du azken hamar urteetan Eusko Jaurlaritzak eta sindikatuek 100 akordio puntual baino gehiago itxi dituztela sektore desberdinetan sindikatu batzuekin eta besteekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)