Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak harrera egingo dio 2023ko New York hiriko Maratoian parte hartuko duen euskal komunitateari
Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak harrera egingo die 2023ko New York hiriko Maratoian parte hartuko duten korrikalariei, baita haien senide eta laguneei ere. Topaketa azaroak 4, larunbata, 09:30etan, Ordezkaritzaren egoitzan (820 2nd Ave, Suite 13B, New York, NY 10017) ospatuko da. Ekitaldian zehar, korrikalariei aurtengo edizioko oroitzapenezko kamiseta banatuko zaie.
New York hiriko Maratoiaren 52. edizioa, azaroaren 5ean, igandea, ospatuko da.
Eusko Jaurlaritzaren Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzarekin eta Euskadiko Atletismo Federazioarekin elkarlanean antolatutako harrera ekitaldi honetan parte hartu nahi duten korrikalariek, mezu elektroniko bat bidali behar dute usa@euskadi.eus helbidera, izena, kamisetaren neurria eta kide kopurua zehaztuz, urriak 19, osteguna baino lehen.