Etxebizitza arloak 7,35 milioi eurotan gehitu ditu eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko laguntzak (Gobernu Bilerak 2023-9-19)
Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko laguntzak sustatzeko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren gastua handitzeari, eta 7,35 milioi euro gehiago izango ditu: 400.000 euro Arabarako, 4,2 milioi Bizkairako eta 2,75 milioi Gipuzkoarako.
Diru-kopuru hori Etxebizitza arloak orain arte birgaitze-lanetarako ohiko laguntzei erantzuteko zituen 29 milioi euroei batuko zaie, horien xedea etxebizitza barruko jarduketetan (1. lerroa) nahiz eraikin osokoetan (2. lerroa) laguntzea izanik.
Laguntza horiek, besteak beste, eraikinen kontserbazioa eta bizigarritasuna (jarduketak fatxada eta teilatuetan, etab.), irisgarritasuna (eraikinean igogailuak instalatzea, bide publikotik dituzten sarrerak edo eraikin barrukoak hobetzea, dutxak instalatzea, etab.) edo energia-efizientzia (inguratzaileak hobetzea, leihoak aldatzea, etab.) hobetzeko zaharberritze-lanak egitea errazten dute.
-
2023-09-19
¿No hay nada para el "Programa de incentivos ligados al autoconsumo y al almacenamiento, con fuentes de energía renovable, así como a la implantación de sistemas térmicos renovables en el sector residencial, en el marco del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia"?
Nos hemos quedado en puertas, en lista de espera.
Eskerrikasko!