Berriak Lana eta Enplegua
qrcode

Hezkuntzako etapetan Gizarte Ekonomiako prestakuntza sustatzearen alde Jaurlaritzak egindako apustua nabarmendu du Laneko sailburuordeak

2023-06-23

Idoia Mendia buru duen Saila unitate didaktikoak egitea sustatzen ari da, Gizarte Ekonomiaren arloko prestakuntza hezkuntza-ibilbidean txertatzeko

Lan eta Gizarte Segurantza sailburuorde Elena Pérez Barredok nabarmendu du Lan eta Enplegu Sailak Gizarte Ekonomiaren arloko prestakuntzaren aldeko apustua egin duela hezkuntza-etapa guztietan. Ekonomia Publiko, Sozial eta Kooperatiboari buruzko Ikerketa eta Informaziorako Nazioarteko Zentroak, CIRIECen batzar nagusian, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru unibertsitateetan proiektu pilotuak egiten hasiko diren unitate didaktikoak balioetsi ditu.

Perez Barredok CIRIECen batzar nagusian parte hartu du gaur Donostian, eta Jokin Diaz Arsuaga Gizarte Ekonomiako zuzendaria ere bertan izan da, Donostian, Gizarte Ekonomiaren Espainiako hiriburua dela eta.

Sailburuordeak Gizarte Ekonomiako Sailen arteko Plan Estrategikoa aipatu du bere hitzaldian, eta, zehazki, hezkuntza-etapa guztietan arlo horretako prestakuntza ahalbidetzeari eta integratzeari buruzko ardatza. Ildo horretan, gogorarazi du Idoia Mendiak zuzentzen duen Saila unitate didaktikoak bultzatzen eta sustatzen ari dela. Unitate didaktiko horiek unibertsitate-eremuan hasiko dira irakasten lehenik, hain zuzen ere lan-merkatura ateratzeko hurbilen dauden pertsonei, eta, ondoren, hezkuntza arautuaren etapetara zabalduko da.

Era berean, Pérez Barredok Euskadiko Gizarte Ekonomiaren marka bereizgarria nabarmendu du, "sektorea ordezkatzen duen elkarte-sare indartsua eskaintzen duelako, batez ere industriala den enpresa-izaeragatik, bai eta kooperatiba-munduarekin duen loturagatik ere". Halaber, bere sailak lurralde-sustraitzea laguntzen duen eta giza kapitala lehenesten duen enpresa-formula horren aldeko apustua egin duela berretsi du.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-06-24

    Esku-hartze soziala gero eta herrenago gera daitekeenean kaleetan agertzen den gizarte-bazterkeria beste aldera begiratzearekin ez konformatzea, esku-hartze komunitarioko taldeak aztertu ahal izatea, egoera horretaz baliatu nahi dutenen kasuak jasotzen jarraitzeko.

  • Argazkia Xaver
    2023-06-24

    No conformarse con mirar para otro lado la exclusión social visible en las calles cuando la intervención social pueda quedarse coja a aumento de casos, estudiar equipos de intervención comunitarios permitan poder echar una mano cuando no se puedan dar casos de quienes quieran aprovecharse de la situación llorar para seguir recibiendo.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)