SPRILUR-en web orriak industria-guneentzako 40 hektarea baino gehiago eskaintzen ditu Euskadin
- Azpiegituren eskaintza osoaren %61 Gipuzkoan kontzentratzen da, Bizkaian %24koa den bitartean eta Araban %14koa.
- Interneteko plataforma berriak ondoko hauei buruzko datu errealak eskaintzen ditu: kokapena, disponibilitatea eta azalerak, pabiloi modularrak, lurzoru urbanizatuko lursailak, bulegoak eta lokal komertzialak.
Industri lurzorua kudeatzen duen SPRI Taldeko (Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren menpeko sozietate publikoa) SPRILUR sozietateak jada Interneten du bere eskaintza zabal eta osoa. www.sprilur.es web orri berriak industria-guneentzako 40 hektarea baino gehiago eskaintzen ditu EAEko hiru lurraldeetan, tipologiaren arabera: lurzoru urbanizatuko lursailak, pabilioi modularrak eta bulegoak. Industri azpiegituren azalera osoaren %61,45 Gipuzkoan dago, %14 Araban eta gainerako %24,42a Bizkaian.
Tipologiari dagokionez, lurzoru urbanizatuko lursailen eskaintza ia 200.000 m² -koa da Gipuzkoan, Araban 30.200 eta Bizkaian 54.500 m²-koa den bitartean. Pabilioi modularren guztizko eskaintza 107.579 m²-koa da, oso antzekoa delarik Bizkaian eta Gipuzkoan eskainitako espazioa, hots, 42.000 m²-koa gutxi gorabehera; Araban, aldiz, 23.000 m²-koa da. 22.681 m²-ko disponibilitatea dago bulegotan eta Gipuzkoako bulego eskaintza Araba eta Bizkaikoaren bikoitza da.
SPRILUR eta Industrialdeak sozietateen helburu nagusia da enpresei kokapen egokiak eskaintzea beren jarduera ekonomikoak gara ditzaten SPRILUR-ek kudeatzen dituen ia berrogeita hamar enpresa poligonoetan, horrela SPRILUR-en industria-guneetako enpresa okupazioa handitu eta hazkundea sustatuko da.
Datu horiekin guztiekin, Interneteko plataforma berri honek industria-guneen bilatzailea indartu du, zeina klik bakar batekin kontsulta baitaiteke atariko orri guztietan. Plataformak ondoko hauei buruzko datu errealak eskaintzen ditu: kokapena, disponibilitatea, azalerak, pabiloi modularrak, lurzoru urbanizatuko lursailak, bulegoak eta lokal komertzialak. Atariak bilatzaile aurreratu bat du industria-guneak kontsultatzeko, non aukera guztiak zerrendatzen baitira udalerri, eskualde eta lurraldearen arabera. Bilatu daiteke baita ere azaleraren tamaina eta produktua kontuan hartuta.
Industrialdeak sozietateek (non Eusko Jaurlaritzak gehieneko parte-hartzea baitu SPRILUR-en bitartez) ere beren azpiegiturei buruzko informazioa eskaintzen dute eskualdearen arabera.
www.sprilur.es web-gunea garatzeko software librea erabili da. Erabiltzaileen artean asko zabalduta dagoen eduki kudeatzaile honek malgutasun eta erosotasun handia eskaintzen du edukiak kudeatu eta garatzeko, azkar eguneratzen ditu datuak eta kudeaketa gastuak murrizten ditu. Web 2.0 ingurunean garatuta dago eta erabilerraztasun araua betetzen du herritarren edozein segmentuk erabil dezan, gainera, googlesite-googlemap bisualizatzeko moduluak dauzka eta enpresa poligonoen benetako simulaziorako planoak ere bai.
2012-ko urtarrillak 2