Berriak Segurtasuna
qrcode

Segurtasun Publikoaren Kontseiluak Euskalmeten abisu-sistemaren garrantzia azpimarratu du, Euskadin larrialdiei aurrea hartzeko eta larrialdiak kudeatzeko tresna zuzena den aldetik

2022-12-19
  • Josu Erkoreka buru dela egin den bileran egiaztatu dute aurtengo abisuak, basoko suteen arriskuaren aurrean, hain izan direla zehatzak eta zuzenak, ezen euskal erakundeei larrialdia behar bezala kudeatzea eta arriskuak eta ondorioak minimizatu ahal izateko debekuak eta murrizketak ezartzea ahalbidetu baitzieten
  • 2022an Euskadik 130 egun izan zituen abisu horiekin, 21 alerta laranjekin eta 3 alarma gorriekin, guztiak ere muturreko meteorologiarekin erlazionatutako arrazoi ezberdinengatik

Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua buru dela egin da gaur Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluaren urteko bilera. Aholku emateko eta partizipazioko organo honetan Euskadiko segurtasun publikoko politiketan parte hartzen duten eta inplikatuta dauden entitate eta erakunde guztiak koordinatzen dira: Eusko Jaurlaritzako sail batzuk, EUDEL, hiru hiriburuetako udalak, hiru foru-aldundiak, Legelarien Euskal Kontseilua, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia, Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltza Nagusia, eta beste hainbat.

Bileran partaideek, lehenbizi, 2020-2025 Euskadiko Segurtasun Publikoko Plan Orokorraren jarraipena egin dute, eta aurten garrantzi handiko aurrerapenak nabarmendu dira, besteak beste, % 100 online salaketa ezarri izana larriak ez diren delituetarako, Euskadiko adingabeak atzerrira atera ahal izateko baimenaren izapide elektronikoa, “Emakumeak Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente-kategorian sartzeko I. Sustapen Plana 2026” abian jarri izana edo gazteen artean Joko arriskutsua goiz antzemateko eta prebenitzeko gidaliburua argitaratu izana.

Horrez gainera, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluak Euskadiko delituei buruzko datu globalak aztertu ditu eta kontseilua osatzen duten erakunde kideen arteko harremanenak indartzeko eta koordinazioa bultzatzeko sortutako Judikatura, Fiskaltza eta Ertzaintza Koordinatzeko Lantaldean egiten den lanaren balantze positiboa egin du. Lantalde hori 24 aldiz elkartu da eta garrantzi handiko gaiak aztertu ditu, besteak beste, Ertzaintzak eta udaltzaingoek espediente digitalak judikaturara eta fiskaltzara bidaltzeko AVANTIUS sistema ezarri izana, datu estatistikoak partekatzea, protokoloak hobetzea, ekintza-planak lantzea, eta abar.

Euskalmet abisuak

Gainera, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluko kideek Euskalmet – Euskal Meteorologia Agentziaren abisu-sistemaren garrantzia azpimarratu dute, larrialdiei aurre egiterakoan arriskuari aurrea hartzeko eta arriskua kudeatzeko funtsezko tresna gisa, eta nabarmendu dute abisu horiek ez direla atalase meteorologikoen arabera konfiguratzen, baizik eta fenomeno jakin batek, kasua iritsita, gure gizartean, bai pertsonen segurtasunean bai ondasun materialak babestean, izan dezakeen eraginaren arabera.

Horretarako, 2022an zehar, muturreko meteorologiako egoera ezberdinekin lotuta, aktibatutako abisu, alerta eta alarma guztiak azaldu dira, eta bereziki azpimarratu dira batez ere uztailean eta urrian izandako bero-boladarekin erlazionatutakoak.

Egiaztatu denez, abisu-sistemak, batetik, basoko suteen arriskuak minimizatu zituen debekuak eta murrizketak ezarri izanaren bidez (nabarmendu ziren, besteak beste, nekazaritza eta basozaintza ingurunean makinaria erabiltzea, su artifizialak edo bestelako elementu piroteknikoak jaurtitzea eta barbakoak egitea), eta, bestetik, euskal administrazioen babes zibileko sistemak behar bezala dimentsionatzen lagundu zuen.

2022an Euskadik 130 egun izan zituen abisu horiekin, 21 alerta laranjekin eta 3 alarma gorriekin, guztiak ere muturreko meteorologiarekin erlazionatutako arrazoi ezberdinengatik.

4 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2022-12-19

    Asegurar todas las obras y elementos de más riesgo y/o especial vulnerabilidad les llegue el aviso a tiempo estar al corriente no valgan luego justificaciones de no haber podido actuar.

  • Argazkia Xaver
    2022-12-19

    Arrisku eta/edo kalteberatasun handieneko obra eta elementu guztiak ziurtatzea, abisua garaiz iristen bazaie, jakinaren gainean egoteak ez du balio, gero, ezin izan delako ezer egin.

  • Argazkia SN Robot
    @ertzaintzaEJGV
    2022-12-19

    Comentario de Twitter:
    ℹ️ Más detalles de la reunión del Consejo de Seguridad Pública 🔗https://t.co/5Va5fDaW6U https://t.co/5Vc2j9rsTZ

  • Argazkia SN Robot
    @ertzaintzaEJGV
    2022-12-19

    Comentario de Twitter:
    ℹ️ Segurtasun Publikoaren Kontseiluaren bileraren xehetasun gehiago🔗 https://t.co/6dByV7LiWY https://t.co/iciAsWA69V

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)