Berriak Segurtasuna
qrcode

Rodrigo Gartziak eta Aitor Letek Euskadiko azpiegitura sentikorrak babesteko sektoreko profesionalentzako “Gaurkotasun-gaiak PISE” mintegia inauguratu dute

2022-05-04

Segurtasun Sailak, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzaren bidez, Euskadiko azpiegitura sentikorrak babesteko planean parte-hartze proaktiboa duten Euskadiko zerbitzu-operadoreei zuzendutako “Gaurkotasun-gaiak PISE” programaren IV. mintegia egin du gaur.

Segurtasun Sailetik sustatutako prebentzio eta babes ekimenen baitan, Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordeak eta Aitor Lete Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak aurkeztu dute Ertzaintzaren Erandioko egoitza nagusian Segurtasun Integrala, Zibersegurtasuna eta Ziberkriminalitatea aztergai izan dituen lan-jardunaldia.

PROGRAMA

Mintegiaren baitan egin den mahai-inguruan Euskadik azpiegitura sentikorren babesaren arloan dituen erronkak aztertu dituzte, eta bertan parte hartu dute, besteak beste, Euskadiko Azpiegitura Sentikorrak Babesteko Planean parte hartzen duten zerbitzu-operadoreetako hainbat segurtasun-arduradunek.

Bestalde, Ertzaintzak Informazio Teknologietako Delituen Atalaren eta Planifikazio Operatiborako eta Azpiegituren Babeserako Zerbitzuaren bidez esku hartu du, eta Euskadiko Zibersegurtasunaren Zentroak bertako zuzendari Javier Diéguzen bidez.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)