Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

Eusko Jaurlaritzak 60.000 eurorekin lagunduko du Usurbileko ur bizien kanalaren proiektua (Gobernu Bilera 2021-9-21)

2021-09-21

Gobernu Kontseiluak 60.000 euroko diru-laguntza zuzena onartu du gaur Euskadiko Piraguismo Federazioarentzat, Orbeldin, Usurbilen, ur bizien kanala eraikitzeko proiektua finantzatzeko.

Proiektu estrategiko honek slalomeko modalitate olinpikoaren praktika sustatzen lagunduko du, eta euskal kirolariak beren udalerrietatik gertu dauden instalazio egokietan entrenatzea erraztuko du. Era berean, beheragoko kategorien hastapenerako eta entrenamendurako oinarrizko eskola bat sortuko da, eta kanala  aisialdirako ere erabiliko da, horrela jarduera fisikoa sustatuz.

Gaur onartutako diru-laguntza proiektua prestatzeko fasetik eratorritako gastuen zati bat finantzatzeko izango da; besteak beste, azterketa geotermikoa egiteko edo lursailak erosteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko