Zer eskatzen diozu 2025ari?
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Euskadiko gazteen langabezia-tasak behera egin du 2021eko bigarren hiruhilekoan

2021-08-11
  • Tasa bi puntu jaitsi da 2021eko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, eta % 17,9an kokatu da.
  • 2020ko hiruhileko berarekin alderatuta, langabezia-tasaren jaitsiera are esanguratsuagoa da eta 4,6 puntura iristen da

 

Vitoria-Gasteiz, 2021/08/11

EAEko 16 eta 29 urte bitarteko gazteei eragiten dien langabezia-tasa 2,3 puntu jaitsi da 2021eko bigarren hiruhilekoan. % 17,9ra jaitsi da; 2021eko lehen hiruhilekoan, berriz, % 20,2ra.

Zifra horiek Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestatik (BJA) ateratzen dira. Inkesta hori EUSTAT Euskal Estatistika Erakundeak argitaratu berri du, 2021eko bigarren hiruhilekoko emaitzekin. Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailaren mendeko Gazteen Euskal Behatokiak 16 eta 29 urte bitarteko biztanleei buruzko datuak aztertu ditu.

2021eko bigarren hiruhilekoan, Euskadiko 16-29 urteko gazteen langabezia-tasa % 17,9koa da. Kopuru hori 16 urteko eta gehiagoko biztanleria orokorrarena baino handiagoa da ( % 10,3). 2021eko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, gazteen langabezia-tasa bi puntu baino gehiago jaitsi da; izan ere, % 20,2koa izan da 2021eko lehen hiruhilekoan. 2020ko hiruhileko berarekin alderatuta, tasak jaitsiera are nabarmenagoa izan du, % 22,5etik % 17,9ra jaitsi baita..

Sexua eta lurraldearen araberako datuak

Gizon gazteen langabezia-tasa ( % 19,0) emakumeena ( % 16,7) baino altuagoa da. Hala ere, 2021eko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, gehiago jaitsi da langabezia-tasa gizon gazteen artean emakumeen artean baino, % 23,2tik % 19ra. Gazteen langabezia-tasarik handiena Gipuzkoan erregistratu da ( % 19,4), ondoren Bizkaian ( % 17,7), eta, azkenik, Araban ( % 15,5).

Langabezia-tasak adierazten du lanik ez duten, lan egiteko prest dauden eta lan egiteko prest dauden pertsona aktiboen ehunekoa.

 

 

 

2021eko bigarren hiruhilekoari dagozkion grafikoak

7 iruzkin
  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-08-13

    Trabajo cultivo de tierras a ser posible con trabajo investigación posibles predicciones según escenarios no nos acompañe la desertificación por no trabajar la tierra

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-08-13

    Trabajo cultivo de tierras a ser posible con trabajo investigación posibles predicciones según escenarios no nos acompañe la desertificación por no trabajar la tierra

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-08-13

    Lurra erein egin behar da ahal den neurrian ondorengo egoera ikertu eta gero bestela lehor daiteke

  • Argazkia SN Robot
    @GazteBehatokia
    2021-08-11

    Comentario de Twitter:
    Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezia-tasak behera egin zuen 2021eko bigarren hiruhilekoan https://t.co/FlT51UWlqg

  • Argazkia SN Robot
    @GazteBehatokia
    2021-08-11

    Comentario de Twitter:
    Desciende la tasa de paro de las personas de 16 a 29 años de Euskadi durante el segundo trimestre de 2021 https://t.co/uffdcIeEm4

  • Argazkia SN Robot
    @GazteBehatokia
    2021-08-11

    Comentario de Twitter:
    Gazteen langabezia-tasa bi puntu jaitsi da 2021eko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, eta %17,9an kokatu da https://t.co/FlT51UWlqg

  • Argazkia SN Robot
    @GazteBehatokia
    2021-08-11

    Comentario de Twitter:
    2020ko hiruhileko berarekin alderatuta, Euskadiko gazteen langabezia-tasak oso nabarmen egin du behera https://t.co/FlT51UWlqg

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan