Berriak Segurtasuna
qrcode

Gurutze Gorriari 453.600 euroko dirulaguntza ematea onartu da

2021-05-18
  • Gurutze Gorria Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemara atxikitako boluntario-erakundeetako bat da
  • Erakunde humanitario honek esperientzia zabala du Euskadin babes zibilaren eta larrialdi egoeretan herritarrei laguntza ematearen arloan

Eusko Jaurlaritzak onartu du 453.600 euroko dirulaguntza ematea Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistemako partaide den Gurutze Gorriari, Euskadiko boluntario-erakundeetako bat izanik. Euskadiko Gurutze Gorriak esperientzia zabala du babes zibilaren eta larrialdi-egoeretan herritarrei laguntza ematearen arloan, eta Euskadiko Administrazio publikoarentzat lankidetza-erakunde eraginkorra da, beraz, Segurtasun Sailarekin 2019an izenpetutako lankidetza-hitzarmenean islatuta dagoen bezala.

Berez, dirulaguntza izango da erakunde honek hitzarmen horretan hartutako konpromisoak betetzeko gastuak finantzatzeko, bere jarduera-esparrua Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldea eta itsasertza izanik.

Emandako dirulaguntza justifikatzeko, Gurutze Gorriak jasotako dirulaguntzaren aplikazioa zehaztuko duen txosten bat aurkeztu beharko du 2022ko lehenengo hiruhilekoan, eta dagozkion kontabilitate-ziurtagiriak gehitu beharko dizkio.

Segurtasun Sailera atxikitako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza arduratuko da dirulaguntza kudeatzeaz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko