Emilio Sola: “Anorexia eta bulimia prebenitzeko jarrera onenetako bat elikadura-nahasmenduen gaixotasunak argi zabaldu eta ikusaraztea da”
- ACABE-Arabak moda-desfileak, argazkiak eta hitzaldiak antolatuko ditu, elikadura-nahasmenduen gaixotasunak zabaldu eta ikusarazteko
- Larunbatean, urriaren 27an, 18:00etan, Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregian
VG 22 10 18
Emilio Sola Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako zuzendariaren iritziz, “anorexia eta bulimia prebenitzeko jarrera onenetako bat elikadura-nahasmenduen gaixotasunak argi zabaldu eta ikusaraztea da”.
ACABE - Anorexiaren eta bulimiaren aurkako Arabako elkarteak, elikadura-nahasmenduen gaixotasunak zabaldu eta ikusarazteko, ACABE - II. Ongintzazko Ekitaldia antolatu du; Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregian izango da, datorren larunbatean, urriaren 27an, 18:00etan.
Nahiara Galilea aurkezleak enpresa eta laguntzaileak aipatuko ditu. Susana García Aresek elkartearen eta gizartearen egoera azalduko du. Elkarteko psikologo batek elikadura-nahasmenduei buruzko hitzaldia emango du eta gizarteak gaur egun dituen usteak eta berak gaixotasun horien inguruan duen ikuspegia trukatuko ditu.
Ondoren, Violeta Marengoren moda-desfilea izango da, eta Elsa Fernández Blancok, gaixotasunaren eraginpean dagoenak, “Un infierno donde hace frío” liburua aurkeztuko du; berak idatzi du liburua, eta elikadura-nahasmenduaren eraginpean dagoen pertsonak duen ikuspuntutik emango du hitzaldia, sentimendu, kontraesan, tratamendu, ondorio, gabezia, laguntza eta abarretatik abiatuta.
Nerea Garmendiak ere, moda-desfilea aurkeztuko du, eta Luz de Horus argazkilariak “Todas somos bellas” aurkeztuko du, argazki- eta arte-aldarrikapena: “Perfectamente imperfectas”, “Quiero algo enorme, algo con visibilidad, y tú, #mujer y pequeñ@ gran #artista, puedes hacer reflexionar a una #sociedad cada vez más superficial. Quiero resaltar la fuerza, la energía y la belleza de la mujer”.
Acabe Araba 1996an sortu zen Euskadiko Anorexiaren eta Bulimiaren aurkako Elkarte gisa; nahasmendu horien eraginpean daudenen familiartekoek eratu zuten, eta helburu nagusietako bat eraginpean zeudenen eta beren familiartekoen bizi-kalitatea hobetzea izan zen, informazioaren eta aholkularitzaren bidez; halaber, helburu izan zuten prebentzio-jardueretan parte hartzea, bai eta elikadura-nahasmenduen eta horien ondorioen zabalkunde eta gizarte-sentsibilizazioa lortzea ere.