Zer eskatzen diozu 2025ari?
Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

IVAPek euskal administrazio publikoetako 260 langile baino gehiago prestatu ditu kontratazioaren arloan, lege berrira egokitzeko

2018-02-21
  • Ogasun eta Ekonomiako Sailburu Pedro Azpiazuk eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko (IVAP) Zuzendari Maite Iruretagoienak inauguratu duten “Sektore Publikoko Kontratuen Lege berriari buruzko gaiak” jardunaldian, datorren martxoaren 9an indarrean jarriko den lege berriaren berritasun nagusiak aztertuko dira bi egunetan

 

 Ogasun eta Ekonomiako Sailburu Pedro Azpiazuk eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendari Maite Iruretagoienak “Sektore Publikoko Kontratuen Lege berriari buruzko gaiak” jardunaldia inauguratu dute gaur goizean. Jardunaldi horretan, bi egunetan, datorren martxoaren 9an indarrean jarriko den arau berriaren berritasun nagusiak aztertuko dira.

IVAPek antolatutako mintegian, euskal administrazio publikoetako 260 langile baino gehiago prestatuko dira, bi egun hauetan, hainbat alderditan, hala nola lege berriaren eremu subjektibo eta objektiboan, kontratua argitara emateko prozesuan edota administrazio-kontratuen tipologia berrian eta haien esleipenean.

HAMAHIRU HITZALDI

 “Sektore Publikoko Kontratuen Lege berriari buruzko gaiak” jardunaldiak programa osatu bat eskainiko du, eta 13 hitzaldi eta mahai-inguru bat daude aurreikusita. Hainbat sektoretako kontratazio publikoan adituak diren ia hogei pertsonak azalduko dituzte administrazio publikoetan lan egiten duten pertsonek kontratazioaren arloan izango dituzten erronka berri nagusiak.

Mintegia honako hauen hitzaldiak izan ditu gaur, besteak beste: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio Zuzenbideko katedradun Martín Razquin, kontratazio publikoko abokatu eta aholkulari Jaime Pintos, Gaztela-Mantxako Juntako Kabinete Juridikoko letradu koordinatzaile María Belén López eta Aragoiko Gobernuko Kontratazio, Ondare eta Antolamenduko zuzendari Miguel Ángel Bernal.

Bihar beste txanda bat izango da, eta honako hauek izango ditu, besteak beste: Auzitegi Nazionaleko magistratu José Luis Gil, Madrilgo Erkidegoko Administrazio Digitalerako Agentziaren Zerbitzu Juridikoetako zuzendari Luis Moll eta Gaztela-Mantxako Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko irakasle titular Isabel Gallego.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)