Zer eskatzen diozu 2025ari?
Berriak Hezkuntza
qrcode

954.000 euro itunpeko irakaskuntzako sindikatuetako 18 liberatu finantzatzeko (Gobernu Bilera 2017-12-12)

2017-12-12

Gobernu Kontseiluak gaurko bilkuran baimendu du itunpeko ikastetxeetako sindikatuetako 18 liberaturen kostua finantzatzea, 2016-2017 ikasturteari dagokiona. 954.587 euroko diru-kopurua eskatzen du finantziazio horrek. 

Hezkuntza Administrazioak bere gain hartzen du finantziazio hau 2004ko azaroaren 19ko dataz Hezkuntza Sailak sindikatuekin eta sektoreko patronalekin sinatutako akordioei jarraiki. 

Aipaturiko akordio horietan jasotzen denez, Administrazioak urtero finantzatuko ditu Euskadiko Gizarte Ekimeneko Ikastetxeetako Lan Hitzarmenaren eremuko 12 liberatu sindikal, eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Ikastolen Lan Hitzarmeneko 6 liberatu sindikal. 

Irakasleak erabateko arduraldian sindikatuko zereginetan aritu daitezen liberatzeak duen kostua finantzatzeko xedea duten 954.587,69 euro horietatik, 333.109,70 euro 2016ko iraila-abendua aldiari dagozkio, eta gainerako 621.477,99 euroekin 2017ko urtarrila-abuztua epea finantzatzen da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko