Berriak Lehendakaritza
qrcode

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen hasieran parte hartu du Lehendakariak

2017-11-06
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Berrikuntza “lehentasunezko erronka” denez gero, Eusko Jaurlaritzak 433 milioi euro bideratu ditu helburu horretarako Aurrekontuen aurreproiektuan

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XVII. Astearen hasieran parte hartu du gaur Iñigo Urkullu Lehendakariak. Bilboko Euskalduna jauregian izan da ekitaldia eta bertan izan dira Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia, Hezkuntza sailburu Cristina Uriarte eta Osasun sailburu Jon Darpón. Lehendakariak bertan gogora ekarri duenez, berrikuntza “lehentasunezko erronka” da Eusko Jaurlaritzarentzat. Izan ere, 2018rako Aurrekontuen aurreproiektuan 433 milioi euro erreserbatu ditu helburu horretarako, joan den urtean baino 22 milioi euro gehiago, alegia.

Zientzia,Teknologia eta Berrikuntza Planaren esparruan gero eta baliabide gehiago bideratzen ari da euskal Exekutiboa. Izan ere, Lehendakariak berak gaur azaldu duenez, 2020ra arte 11.100 milioi euroko inbertsioa dago aurreikusita, 40 ikerketa-lerro estrategiko garatzea ahalbidetzeko. Hala ziurtatu du jardunaldiari hasiera eman zaionean, non Innobasqueko lehendakari Alberto García Erauzkin eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Kontseiluko kide garrantzitsuak ere izan diren. Sener-eko zuzendari nagusi Jorge Undak eman du inaugurazioko hitzaldia.

Eusko Jaurlaritzak aurreikusitako beste helburuetako bat da euskal berrikuntzari nazioarteko dimentsio handiagoa ematea, eta helburu horrekin, aste honetan bertan, Lehendakari buru dela euskal ordezkaritza batek Quebecera egindako bisitaldiarekin bat etorriz, erakunde teknologiko bat abian jarriko dela iragarri du, finantzaketa publikoa duten teknologia-zentroak eta ikerketa-zentroak bere baitan hartuko dituena, beren eskaintza zientifiko/teknologikoa koordinatzeko, sinergiak baliatzeko eta herrialde-marka indartzeko.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea, azaroaren 12ra arte luzatuko dena, bai Euskadin bai Europan ospatzen den zientziaren komunikazio sozialaren ekitaldi nagusietako bat da. Astearen helburua hauxe da, Euskadiren gaitasun zientifiko/teknologikoak gizarteari erakustea, berrikuntzaren aldeko ingurune bat sorraraziz eta gizartean eta ekonomian duten eragina agerian utziz.

Talentuaren eta zientzia-bokazio berrien sustapena izan da ekitaldiaren hari gidaria, zeren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseiluak identifikaturko erronka baita. Mahai-inguruko parte hartzaileak dira Fernando Cossío, Ikerbasqueko zuzendari zientifikoa; Icíar Martínez ikertzailea; Eduardo Jáuregui, Irisbond-eko zuzendari nagusia; Ángel Domingo, Catalunyako Generalitateko Hezkuntza Saileko Berrikuntza, Prestakuntza eta Orientazioko zuzendariordea; eta Estíbaliz León, Innobasqueko proiektu-burua.

5 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @mirenepalacios
    2017-11-07

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari asiste a la apertura de la Semana de la #Ciencia , #Tecnología e #Innovación #Euskadi https://t.co/1sGmFotWrX

  • Argazkia SN Robot
    @CIAECISUC
    2017-11-07

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Lehendakari asiste a la apertura de la Semana de la Ciencia, Tecnología e Innovación https://t.co/RmE0GMX3kO

  • Argazkia ana
    ana
    2017-11-06

    pues animo @iurkullu

  • Argazkia SN Robot
    @fvem_es
    2017-11-06

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen hasieran parte hartu du @iurkullu Lehendakariak ➡ https://t.co/nss37RH35m htt…

  • Argazkia SN Robot
    @NoeAriGar
    2017-11-06

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen hasieran parte hartu du @iurkullu Lehendakariak ➡ https://t.co/nss37RH35m htt…

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)