Laneko segurtasun eta osasunean genero ikuspegia txertatzeko jardunaldia egin du Berdintasunerako Entitate Publikoen Sareak
Gaur goizean, Arkauteko (Araba) Granja Modelo izenekoan jardunaldia egin du Berdintasunerako Entitate Publikoen Sareak. Jardunalia Emakundek, Hazik, Elika Fundazioak eta Neikerrek antolatu dute. Jardunaldia ireki dute Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak; Arantza Madariagak, Elika Fundazioko zuzendariak; eta Leire Garañagak, Neikerreko zuzendariak. Honekin batera, Lanean sexu jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko protokoloa aurkeztu da.