Berriak
qrcode

Eusko Jaurlaritzak sinesmen erlijioso ezberdinak dituzten pertsonen arteko bizikidetzarako politika publikoei buruzko txostena agindu du

2015-03-20

Iñigo UrkullukEuskadin elkarrekin bizi diren komunitate erlijiosoen ordezkariak hartu ditu gaur goizean. Bilera horretan Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak eta Biktimen zuzendariak ere hartu dute parte; bilera amaituta, erakunde-adierazpen bat irakurri du lehendakariak «erlijioen eta kulturen arteko bizikidetza integratu eta integratzaile baten balioen» alde. Urkulluk sinesmen ezberdinak dituzten pertsonen arteko bizikidetzarako politika publikoei buruzko txosten bat agindu du adierazpen horretan, Jaurlaritzak aniztasun erlijiosoarekin duen konpromisoaren erakusle.

Jaurlaritzak Ellacuría Gizarte Fundazioari eta Deustuko Unibertsitateko Giza Eskubideen Institutuari aditu talde bat dinamizatzeko eskatu die aipatutako txostena egin dezaten. Lehendakariaren azalpenen arabera, erakunde horiek Euskadin bizi diren sentsibilitate erlijioso guztien arteko elkarrizketa bultzatuko dute, eta ondorioak 2015eko azaroan aurkeztu beharreko agirian erakutsiko dituzte. 

Aipatutako hitzarmena hamar elkartek eta erakundek baino gehiago sinatu dute (Errumaniako eta Serbiako Eliza Ortodoxoa; Mormoiak; Euskal Herriko Islamiar Federakundea –FIVASCO–; Euskal Herriko Islamiar Komunitateen Batasuna –UCIPV–; Jehovaren Lekukoak; Euskal Herriko Kontseilu Ebanjelikoa –EHKE–, besteak beste), bai eta Gasteizko Teologiako fakultateko kideek ere.

Erakunde-adierazpen hori Euskadiko gizartean gero eta nortasun ezberdin gehiago elkartzen diren gizarte-testuinguruan sartzen da, oinarri «ustez erlijiosoa» duen fanatismo bortitzak agerpen handiagoa duen edo adierazpen arrazistak edo islamofoboak gero eta gehiago aditzen diren unean, hain zuzen.  Ekimenak «bizikidetza plurala eta harmonikoa» nahi du, «printzipio etiko eta balio demokratiko sendoen indarra» oinarri hartuta, adierazi du Urkullu lehendakariak. Hartarako, segurtasuna, elkartasuna eta hezkuntza nabarmendu ditu, besteak beste. 

Tunisiako atentatu terroristaren gaitzespena

Hedabideen aurreko hitzaldian, Tunisian egindako atentatu terrorista gaitzetsi du lehendakariak, eta biktimei elkartasuna eta hurbiltasuna agertu dizkie. Lehendakariak berak helaraziko dizkio doluminak Kataluniako Gobernuko presidenteordeari atentatuko bi kataluniarren heriotzagatik. Lehendakariaren iritziz, «pertsonen duintasunaren, bizitzaren, balio gorenak terrorismoaren erabilera edo justifikazio oro guztiz arbuiatzea dakar». 

6 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @nmelg
    2015-06-24

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: Eusko Jaurlaritzak sinesmen erlijioso ezberdinen arteko bizikidetzari buruzko txostena agindu du http://t.co/bvHUsvuXsi

  • Argazkia SN Robot
    @FernandezJonan
    2015-03-20

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco presenta una declaración y un plan de trabajo por la convivencia ínter religiosa http://t.co/SNXb3XAJk5

  • Argazkia SN Robot
    @FernandezJonan
    2015-03-20

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak sinesmen erlijioso ezberdinen arteko bizikidetzari buruzko txostena agindu du http://t.co/bvHUsvuXsi

  • Argazkia SN Robot
    @kontext_bat
    2015-03-20

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: Eusko Jaurlaritzak sinesmen erlijioso ezberdinen arteko bizikidetzari buruzko txostena agindu du http://t.co/bvHUsvuXsi

  • Argazkia SN Robot
    @EAPortugalete
    2015-03-20

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: Eusko Jaurlaritzak sinesmen erlijioso ezberdinen arteko bizikidetzari buruzko txostena agindu du http://t.co/bvHUsvuXsi

  • Argazkia SN Robot
    @EAPortugalete
    2015-03-20

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: El Gobierno Vasco presenta una declaración y un plan de trabajo por la convivencia ínter religiosa http://t.co/SNXb3XAJ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)