Zer eskatzen diozu 2025ari?
Berriak Segurtasuna
qrcode

Segurtasun Koordinazioko zuzendariak Security Forum 2014 bisitatu du

2014-05-29
Bisitaren zatietako bat Kataluniako homologoarekin egindako lan-bilera izan da
 
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Koordinazioko zuzenari Rodrigo Gartziak Security Forum 2014 bisitatu du gaur, Bartzelonan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak stand bat dauka ekitaldian, Ertzaintzari buruzko galderak erantzuteko. Zuzendariak, gainera, lan-topaketa egin du Direcció General d'Administració de Seguretat zuzendaritzako arduradun Maria Teresa Casadorekin.
 
Gaur goizean egin dute topaketa, Zuzendaritzaren Bartzelonako egoitzan, eta bi arduradunek datozen urteetarako segurtasun arloko lan-planei buruzko informazioa trukatu dute, bakoitzak bere zuzendaritzarena, bai eta bakoitzaren Sailarena ere.

Bere homologoarekin elkarrizketa izateaz gainera, Gartzia Security Forum 2014an izan da, Bartzelonako Nazioarteko Konbentzioen Zentroan. Bertan, Ertzaintzak stand bat dauka, eta euskal polizia-arduradun eta -espezialistek bisitarien kontsultak artatzen dituzte, gure herrialdeko errealitate politikoarekin lotutako kontsultak, hain zuzen.

Security Forum 2014 segurtasunari buruzko Estatuko ekitaldi nagusietako bat da, eta hainbat profesionalek parte hartzen dute, denak ere polizia-erakundetakoak, segurtasun pribatukoak eta babes, prebentzio eta segurtasun publikoarekin erlazionatutako enpresetakoak. Foroak aukera ematen du segurtasun integralaren sektoreko aurrerapen teknologikoak, mundu osoko erakusleek aurkeztutakoa, ezagutzeko. Gainera, konferentziak izaten dira, nazioarteko espezialista onenek eskainita.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)