Irekia

Lehendakariak "Bihotzez" saria jaso du, ingurumenarekin eta garapen iraunkorrarekin onuragarriak diren ekimenak bultzatzeagatik

This browser does not support the video element.

2024-06-17 / Lehendakaritza

Iñigo Urkullu Lehendakariak "Bihotzez" saria jaso du gaur arratsaldean, 2030 Agendarekin, ingurumenarekin edo garapen iraunkorrarekin onuragarriak diren ekimen instituzionalei  Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak ematen dien saria. Urkulluk Kepa Odriozola Partzuergoko presidentearen eskutik jaso du aintzatespena, Bilboko Deustuko Unibertsitatean egin den Lurra Bizkaia Sarien 3. edizioaren baitan.

Sari hauen beste kategoria batzuetan, Bilboko Udala, Fundació Comunitària Raimat Lleida, Acciona, Eusko Jaurlaritza, Data for Science Fundazioa, Azti, Birziplastik eta Viuda de Sainz aintzatetsi dira, ingurumenarekin, uraren arloko ikerketarekin, ozeanoetako kutsadura plastikoarekin, material biodegradagarriekin eta klima-aldaketarekin lotutako ekintza eta proiektuengatik.