http://irekia.euskadi.eus/eu/pages/34139

Irekia

Herritarren Eskaerei buruzko estatistikak

Herritarrentzako leiho berri bat zabaldu da. Gobernantza onaren ekintza honetan, eta Irekiako atal honi esker, 2015. urtean eta 2016ko lehen seihilekoan herritarrek egindako eskaerei buruzko datu estatistikoak kontsultatzeko aukera izango da. Horretaz gain, eskaera hauek izan dituzten erantzun kopurua ere ezagutzeko aukera izango da.

Beste alde batetik, Gobernuaren proposamenak zenbat izan diren eta hauek sortu dituzten iruzkinak eta post-ak ere aurkezten dira.

Azkenik, informazio guzti hau Gobernua osatzen duten Sailetan banatuta ikusteko aukera izango da.

Irekia webguneko datu estatistiko guztiak

Link honetan klikatuz Irekiari buruzko datu estatistiko gehiago kontsulta ditzakezu.