http://irekia.euskadi.eus/eu/pages/2651

Irekia

Pribatutasun politika

1. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzak datu pertsonalak babesten ditu, Datuak Babesteko Lege Organikoan, beraren Garapen Araudian eta Datuak Babesteko Euskal Legean ezarritakoaren arabera.

2. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzak IREKIA - Gobierno Abierto izeneko webgune bat sortu du, hiritarrek parte hartu ahal izan dezaten Jaurlaritzaren jardunean. Bi atal ditu: lehenengoak bidea ematen du erabiltzaileek iruzkinak egin ditzaten Eusko Jaurlaritzaren IREKIA webgunean argitaratzen diren albisteei buruz; bigarrenak, berriz, aukera eskaintzen die pertsona erabiltzaileei proposamenak egiteko eta beren iruzkinak argitaratzeko.

3. Erabiltzaileak ematen dituen datuak Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren IREKIA - Gobierno Abierto webgunean aurreikusitako helburuetarako soilik erabiliko dira.
Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Komunikaziorako Idazkaritza Nagusiak IREKIA - Gobierno Abierto izeneko fitxategi bat sortu du horretarako, lehen deskribatutako helburuekin. Fitxategi hori erregistratuta dago Datuen Babeserako Euskal Agentzian (ikus Xedapena) .

4. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legean (DPBL) ezarritakoa betez, datuen titularrak diren pertsonek, datuek ukitutako pertsonek edo datuengatik interesatzen diren pertsonek datuak ikusteko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta haien aurka agertzeko eskubideak erabili ahal izango dituzte edozein unetan, posta bidez helbide honetara joz: Nafarroa kalea, 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.

5. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzak konpromiso hau hartzen du: beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntza-neurriak hartzea izaera pertsonaleko datuen segurtasuna bermatzeko eta haien aldaketa, galera, tratamendua edo baimendu gabeko atzipena eragozteko, kontuan hartuta bai teknologiaren egoera eta bai gordetako datuen izaera eta jasan ditzaketen arriskuak, dela giza jardunetik datozenak dela ingurune fisiko edo naturaletik datozenak, eta bereziki datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren garapen Araudia onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan aurreikusitakoak.

6. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzak IP helbideak gorde eta erabil ditzake trafikoa aztertzeko, ataria administratzeko eta atariaren erabileraren jarraipen orokorra egiteko, eta horri begira webgunea aztertzeko zerbitzuak erabil ditzake (adibidez: Google Analytics edo gisa bereko tresnak), baina beti ere deskribatutako helburuetarako soilik, ez beste ezein helburutarako.

7. Web orrialde honek Google Analytics erabiltzen du, Google, Inc. enpresak eskainitako web analitikoaren zerbitzu bat. Enpresa hau Delawerekoa da eta bulego nagusiaren helbidea ondokoa da: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (California), CA 94043, Estatu Batuak ("Google"). Google Analytics-ek "cookie"ak erabiltzen ditu, zure ordenagailuan dauden testu fitxategiak, website-ari webgunearen erabiltzaileek zein erabilera ematen dioten aztertzen laguntzeko. Cookie-ak website-ari ematen diozun erabilerari buruz sortzen duen informazioa (zure IP helbidea barne) zuzenean Google-ek Estatu Batuetako zerbitzarietara igorri eta bertan artxibatuko du. Google-ek informazio hori gure kontura erabiliko du, website-a nola erabiltzen dugun jarraitzeko asmoz, website-aren jardueraren txostenak bilduz eta website-aren jarduerarekin eta Interneten erabilerarekin lotuta beste zerbitzu batzuk eskainiz. Google-ek informazio hori hirugarren batzuei igorri ahalko die, legediak hala eskatzen badu edo hirugarren horiek Google-en kontura informazioa prozesatzen badute. Google-ek ez du zure IP helbidea Google-ek duen beste edozein daturekin lotuko. Zuk datuen edo informazioaren tratamenduari uko egin ahalko diozu cookie-ak erabiltzeari uko eginez, zure nabigatzailearen konfigurazio egokia aukeratuz. Hala ere, jakin behar duzu hori eginez gero balitekeela website honen funtzionaltasun osoa erabili ahal ez izatea. Website hau erabiltzean zuk baimena ematen diozu Google-i zuri buruzko informazioa tratatzeko, goian adierazitako moduan eta helburu horietarako.