Eu

Eusko Jaurlaritzak Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren egoitzari eginiko erasoa gaitzetsi du

2017.eko abuztuak 09

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eskatu du turismo-sektoreari, oraingoan Eusko Jaurlaritzaren Turismoaren Euskal Agentziaren egoitzaren aurka eginiko erasoen aurrean erantzuteko. Pintadak gaur goizean agertu dira, eraikinaren kanpoaldean, hilaren 17an Ernaik deitutako manifestazioaren ingurukoak; gainera, pintura gorria bota dute sarreran.

 

Sabotaje horien aurrean –Retortillo sailburuak esan bezala, “tolerantziarik eza onartezina erakusten dute”–, Turismo Sailak laguntza guztia eskaini nahi dio euskal turismoaren sektoreari, urtean 4.100 milioi euro eta ia 100.000 enplegu sortzen dituen eta Euskadin BPGd-aren % 6 den eremuko enpresa eta langileei.

 

Harkaitz Millán Basquetourreko zuzendaria, gaur, turismoaren sektoreari laguntza erakusteko Donostian deitu den ekitaldian izango da. Horrela, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzan, Millánek aldarrikatzen du “euskal turismo ereduari dagokionez, adostasun handia dagoela; izan ere, jasangarritasunean, lurralde-orekan eta urtarokotasunik ezan oinarritzen da”.

 

Harkaitz Millánek esan du turismoaren sektoreari eginiko erasoak, “turismo jasangarriaren aldarrikapen faltsuan oinarritzen denak, kalte handia egiten diola Euskadiren irudiari. Eraso horiek egiten dutenak ez dira euskal gizartearen ordezkari, nahiz eta hala direla erakutsi nahi duten”. “Ezin da horrelako beste sabotajerik onartu; lehengo denborak dakarzkigute burura, eta, eztabaidarako lagundu beharrean, eztabaidaren alde gaudela kontuan harturik, okertzea besterik ez dute lortzen eta Euskadik kalitateko turismo helmuga gisa duen irudia kaltetzea, eta, gainera, 100.000 euskal langileren enpleguekin jolasten dute”.

 

Millánek esan du “ekintza horien euskarri diren, zuritzen dituzten edo beren postulatu ideologikoak sustatzeko aprobetxatzen dituzten talde politikoei eskatzen dietela erantzukizun-ariketa egiteko, esplizituki kondenatzeko eta, era berean, beren jarrera ideologikoekin bat datozenei eraso egiteari utz diezaioten eskatzeko”.

 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @hondarribiaturi
    2017.eko abuztuak 09

    Comentario de Twitter:
    Nos gusta el Turismo
    Nos encanta
    #Hondarribia gozatzeko tokia https://t.co/bBatqoQx8g

  • @DavidDiezLl
    2017.eko abuztuak 09
  • @Gob_eus
    2017.eko abuztuak 09

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno condena el ataque a la sede de @Basquetour_eus y refuerza su apoyo al sector turístico vasco ➡ https://t.co/490So16Rks

  • 2017.eko abuztuak 09

    El coste de la competencia desleal pagamos todos y todas

  • 2017.eko abuztuak 09

    Hay que condenar toda forma de violencia y si posicionarse por legalizar toda irregularidad daña la convivencia en beneficio de unos pocos y pocas mientras el mercado se sobrevalora formando burbujas con los sueldos actuales difíciles de sobrellevar acabamos pagando la quiebra todos aportando fondos de las arcas públicas.

  • @muelalopez
    2017.eko abuztuak 09
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak