Eu

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak HIRIGUNE programaren deialdia egin du hiri-merkataritzaren elkarlanerako, dinamizaziorako eta lehiakortasunerako estrategiak sustatzeko (Gobernu Bilera 2017-07-26)

2017.eko uztailak 26

 Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Hirigune programaren deialdia onetsi du. Programa honek hiru milioi eta zortzirehun mila euroko aurrekontua du eta hiri-merkataritzaren elkarlanerako eta dinamizaziorako eskualde-estrategiak garatzeko da. 

Programa honek hiriguneetan merkataritzaren lehiakortasuna eta marka-posizionamendua hobetzea ditu helburu. Gainera, eskualde-elkarlanerako urteko proiektuen ezarpena eta garapena bultzatzea du asmotzat. Hala, merkataritza-dentsitate txikiko eremuetan kokatutakoak izango dira, beren izaeragatik proposamen estrategikoak egingo dituztenak indarberritu behar diren eskualde-hornikuntza komertziala hobetzeko. 

Deialdi honetan nabarmentzekoa da hartzaile-talde berri bat dagoela: 10.000 biztanle baino gehiago eta 100dik gora establezimendu komertzial dituzten udalerriak, 2017ko urtarrilaren 1eko datan EAEko batez bestekoa baino langabezia-tasa altuagoa dutenak. 

Bestalde, programa honen onuradun izango dira Merkatarien Elkarteak, Elkarte mistoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatarien Elkarteen Federazioak edo Konfederazioak, Merkatarien Zentsuan inskribatuak. Era berean, programa honen onuradun izan daitezke EAEko 15.000 biztanletik gorako udalerriak edo 15.000 baino gutxiago dituztenak, Hirigune Historikoa dutenak, eta merkataritza indarberritzeko potentzialtasuna erakusten dutenak, beren eskualde-eremuan erreferentzi gune ekonomiko/komertzial gisa hartuak eta 100 establezimendu baino gehiago dituzten eskualde-buruak. 

Hirigune programak 3.800.143 euroko aurrekontua du eta horietatik 1.925.000 euro elkarteei zuzenduko zaizkie, eta 1.875.143 euro udalei.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko