Berriak Hezkuntza
Eu

Ikerbasqueko ikertzaileek Euskadira 25 milioi euro erakartzea lortu zuten 2016an

2017.eko otsailak 16

2007. urtetik Ikerbasqueko ikertzaileek 125 milioi euro inguru ekarri dute Euskadira eta 2016. urtearen bukaeran 723 lanpostu sortzea ahalbideratu zuten.

Ikerbasquek  143 ikertzaile senior eta 67 ikertzaile gazte ekarri ditu Euskadira 33 herrialde baino gehiagotatik. Hauek guztiak nazioarteko esperientzia bildu ondoren Euskadiko unibertsitate eta I+G zentroetan lanean dihardute.

Donostian, 2017ko otsailak 16.– 2016. urtean, Euskadiko unibertsitate eta I+G zentroetan lan egiteko mundu osotik Ikerbasquek erakarri dituen ikertzaileek 25 milioi euroko fondoak lortu zituzten ikerketa proiektuetarako.  2007. urtetik Ikerbasqueko ikertzaileek 125 milioi euro inguru ekarri dute Euskadira eta 2016. urtearen bukaeran 723 lanpostu sortzea ahalbideratu zuten.

2016en lortutako emaitzen harira, IKERBASQUE mundu osoko ikertzaileak erakartzeko polotzat kontsolidatu dela esan daiteke, ikerketa zientifikoaren aldeko apustuaren errentagarritasuna frogatuz. Honela, lehiakortasunaren alorrean lortutako epe luzeko etekinarekin batera, frogatuta geratu da ikerkuntzan inbertitzeak berehalako itzulkinak lor ditzakeela sosetan Euskadirentzat.

Zehazkiago esanda, IKERBASQUEko ikertzaileek lortutako fondoen guztizko zenbatekoa 24.773.493 eurokoa izan zen. Kanpoko finantzaketaz baliatu ziren 405 proiekturen artean (2015 urtean baino 63 proiektu gehiago),hamabik ERCren bekak lortu zituzten. ERC (European Research Council, Europako Ikerkuntza Kontseilua) dugu kontinente zaharreko erakunderik ospetsuena, zientzia-bikaintasunean oinarritutako proiektuen sustapenari dagokionez.

2016ren amaieran, IKERBASQUEk kontratu mugagabea sinatua zuen 143 ikertzailerekin eta 67 ikertzaile gazteekin. Azken hauek Research Fellows deialdien bidez aukeratuak izan dira eta egun bere ikerketa lana jarraitzen dute, Euskadin. Hauen guztien artean, 968 artikulu kaleratu zituzten indexatutako argitalpenetan  (aurreko urtean baino 131 argitalpen gehiago), hots, nazioarteko kualifikazio maila handiko hedabideetan.

IKERBASQUEk Euskadin ikerketa-lanak egiteko erakarri dituen pertsonak 33 herrialdetakoak dira, gehienak zientzia esperimentalen eta matematikaren alorrekoak (%46). %18 gizarte zientzietako edo humanitateetako adituak dira, %13 teknologia alorrekoak eta %23 medikuntza eta bizitza zientzien alorrekoak. Jatorriari dagokionez, gehienak espainiarrak dira (116), baina badira italiarrak (20), alemaniarrak (12), errusiarrak (6), britainiarrak (6), kanadarrak (6), EEBBetakoak (5), ukrainiarrak (5) eta Europa, Amerika eta Asiako beste 25 herrialdetakoak ere. Gizonak dira nagusiki (%78), 45 urte inguruko batez besteko adinarekin.

Ikerbasqueko ikertzaile hauek munduko zentrorik ospetsuenetatik etorriak dira, MIT, Harvard, Oxford eta Stanfordeko unibertsitateak, CNRS edo Max Planck Elkartea tarteko direla.

2016an lortutako emaitza hauen haritik, segurtasun osoz esan daiteke Euskadi zientziaren arloko Europa mailako erreferentziatzat sendotu dela; nazioartean ikerketa aurreratua duen eskualdea garela aitortzen dute, nazioarteko kategoria duten euskal ikerketa-taldeen jardunaz eta nazioarteko kategoriako ikerketa garatzeko baldintza egokien laguntzaz.

Nabarmentzeko moduko lanak

Azken urtean IKERBASQUEko ikertzaileek garatutako lan eta argitalpenen artean, honako hauek nabarmen daitezke:

  • Shira Knafo Ikerbasqueko ikertzaileak Alzheimerren gaixotasunari atxikitako memoriaren galera saihesteko giltzarrizko mekanismo bat aurkitu zuen. Alzheimerraren gaixotasuna ikertzeko sagu eredu baten laguntzaz, sinapsietako PTENen funtzionamendua blokeatzen duen erreminta molekular bat garatu zuen. Erreminta horri esker, Alzheimerraren gaixotasuna duten saguek memoriari eustea lortu dute. Lan hau Nature Neuroscience aldizkarian argitaratu zen.
  • Liz Marzan Ikerbasque-ko ikertzaile eta CIC biomaGUNEko Zuzendari Zientifikoak kokaina oso kontzentrazio txikietan detektatzea ahalbidetzen duen sistema berri baten garapenean parte hartu zuen. Sistema Mycoplasma detektatzeko ere ebaluatu da, eta silizezko nanopartikulen eta SERS espektroskopiaren erabilera bateratua du berritasun nagusi. Lana Chemistry-A European Journal aldizkarian argitaratu zen.
  • Asier Gómez Olivencia Ikerbasque-ko ikertzaileak Ipar Europako neardentalen artean kanibalismoa egon zela frogatzen duen lehen ebidentziaren aurkikuntzan parte hartu zuen. Goyet-eko (Belgika) aztarnategian, gutxienez 5 gizabanako neardentali dagozkien hezur-hondakinak identifikatu dira. Lan hau Scientific Reports aldizkari ospetsuan argitaratu zen.

Helburuko zentroa

Helburuko zentroei dagokienez, Ikerbasqueko 106 ikertzaile EHU/UPV-nlan egiten dabiltza. Gainerako 104k Deustuko eta Mondragoiko unibertsitateetan eta ikerketa zentroetan lanean dihardute, unibertsitate munduari lotutako BERC (Basque Excellence Research Centre) izeneko bikaintasunezko bederatzi ikerketa-zentroak tarteko direla.

Hauxe da gaur egun indarrean dauden BERCen zerrenda osoa:

  • Achucarro – Basque Center for Neuroscience (Zamudio)
  • Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures (Zamudio)
  • Polymat – Basque Center for Macromolecular Design & Engineering (Donostia)
  • DIPC - Donostia International Physics Center (Donostia)
  • Materials Physics Center (Donostia)
  • Bizkaiko Biofisika Fundazioa (Leioa)
  • BC3 - Basque Centre of Climate Change (Bilbo)
  • BCAM - Basque Center for Applied Mathematics (Bilbo)
  • BCBL - Basque Center on Cognition, Brain and Language (Donostia)

IKERBASQUEk kontratatutako ikertzaileei harrera egiten dieten bederatzi bikaintasunezko zentro eta hiru unibertsitate (EHU/UPV, Deustu eta Mondragon) horiei Ikerketa Korporatiboko Zentroak (IKZ) gaineratu behar zaizkie: biomaGUNE (biomaterialeak), biogune (biozientziak), energiGUNE (energia), eta nanoGUNE (nanozientzia), bai eta osasungintza alorreko Biodonostia eta Biocruces ikerketa zentroak, CEIT-IK4 ikerketa teknikoetarako zentroa, Tecnalia barne daudenikerketa-zentroak eta Globernance (pentsamendu politikoaren ikerketa eta hedapen zentroa). Guztira, Euskadiko 23 unibertsitate eta ikerketa zentro profitatzen dira nazioarteko ikertzaileen erakarpenaz.

Fundazioaren Ebaluazio Batzordea Euskal Zientzia Sistematik kanpo dago, eta 29 herrialdetako 200 ikertzailek osatzen dute, ospe handiko sei katedradun eta ikertzaileren koordinaziopean.

IKERBASQUEri buruz

IKERBASQUE, Eusko Jaurlaritzak abiarazitako ekimen baten emaitza da, duela zenbait urtez geroztik autonomia erkidegoko administrazioek, unibertsitateek eta enpresek zientzia-ikerketaren alde egindako apustua sendotzea helburu duena, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Planean jasota dagoen moduan. Euskadi I+G+b alorreko potentzia garrantzitsuenen artean kokatzeko ahalegin honetan, talentua erakartzea da Ikerbasqueren jardunaren oinarrizko ardatza.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Ikerbasque
    2017.eko otsailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@Ikerbasque-ko ikertzaileek Euskadira 25 milioi euro erakartzea lortu zuten 2016an ➡ https://t.co/TXfkMRjfHL https://t.co/7iT

  • @gananzia
    2017.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    Los investigadores de Ikerbasque lograron en 2016 atraer a Euskadi fondos por valor de 25 millones de euros https://t.co/H6iJkaTOfd

  • @Open_Govern
    2017.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    .Ikerbasque-ko ikertzaileek Euskadira 25 milioi euro erakartzea lortu zuten 2016an https://t.co/QQwvOGivAv https://t.co/VziLHi8XY4

  • @Open_Govern
    2017.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    Los investigadores e investigadoras Ikerbasque lograron en 2016 atraer a Euskadi fondos por valor de 25 mill.€ https://t.co/utZJWRGpAc

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Fernando Cossío (Ikerbasque)